Rudolfinum Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan dagoen auditorioa da. Jan Palach enparantzan kokatzen da, Moldava ibaiaren ibarrean hain zuzen ere.

Rudolfinum
Rudolfinum eraikinaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Txekia
Hiria Praga
Administrative district of PraguePrague 1
Cadastral area in the Czech RepublicPragako Hiri Zaharra
Koordenatuak50°05′24″N 14°24′56″E / 50.09°N 14.4156°E / 50.09; 14.4156
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1876
JabeaCzech Philharmonic (en) Itzuli
Izenaren jatorriaRodolfo Austriakoa
ErabiltzaileaGalerie Rudolfinum (en) Itzuli
Czech Philharmonic (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJosef Zítek (en) Itzuli
Josef Schulz (en) Itzuli
EstiloaRenaissance Revival architecture (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
HelbideaAlšovo nábřeží 79/12
Webgune ofiziala

Eraikina aldatu

Eraikinaren barnealdean Dvořák aretoa dago, honek izena Antonín Dvořák txekiar konposatzailearen ohorez darama, eta musika denboraldian zehar Txekiar Orkestra Sinfonikoaren egoitza izan ohi da. Bestalde, Rudolfinum aretoa ere bertan dago, hau erakustokia delarik.

Historia aldatu

Nazioarteko arkitektura lehiaketa bat burutu ondoren, eraikina eraikitzeko ardura Josef Zítek eta Josef Schulz arkitektoei eman zitzaien, hauek aurretik jada Pragako Antzoki Nazionala (1881) eraikia zuten.

Rudolfinum eraikina kulturgune gisa 1885eko otsailaren 8an inauguratua izan zen, erakustoki eta kontzertu emanaldi areto bik osatzen zutelarik. Česká spořitelna aurrezki kutxak bere sortze dataren 50. urteurrenean Praga hiria eta Txekiar herrialdeari eginiriko oparia izan zen. Bere izena Austria-Hungariako Inperioaren ondorengoa zen Rodolfo Habsburgokoa artxidukearen ohorez jaso zuen.

Gerra arteko garaian, Rudolfinum eraikina Txekiar Legebiltzarraren (Sněmovna) biltzar areto gisa ere erabili izan zen.

Eraikina 1990 eta 1992 urteen artean zaharberritu zen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu