Rudolf de Rijk

hizkuntzalari nederlandarra

Rudolf Pieter Gerardus de Rijk (Amsterdam, 1937ko martxoaren 24a - ibidem, 2003ko ekainaren 15a) Herbehereetako hizkuntzalaria izan zen, euskal gramatikan aditua.[1]

Rudolf de Rijk
Bizitza
JaiotzaAmsterdam1937ko martxoaren 24a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaAmsterdam2003ko ekainaren 15a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Amsterdamgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: rudolf-p-g-de-rijk-1937-2003

Biografia aldatu

1972an Massachusetts Institute of Technology ikastetxean eskuratu zuen doktoretza, Kenneth Locke Haleren zuzendaritzapean idatzitako Studies in Basque Syntax: Relative Clauses tesiarekin.[2] Tesi honek gramatika sortzailearen eskolako hizkuntzalarien arreta erakarri zuen, eta euskara aztertzeari lotu zitzaizkion haietako hainbat.

Urte gutxi batzuez, irakasle aritu zen Chicagoko Unibertsitatean; eta gero, 2002an erretiratu zen arte, Leidengo Unibertsitatean eman zituen eskolak.[3] De Lingua Vasconum: Selected Writings bere liburua 1998an argitaratu zen, Julio de Urquijo euskal filologiako mintegiaren urtekariaren eranskin gisa. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.[4]

2002ko azaroaren 29an, EHUk ohorezko doktoretza eman zion, nazioarteko hizkuntzalarien artean euskalari nagusia zela aipatuta. Gainera, De Rijken omenezko liburua argitaratu zuen, 42 adituk idatzitako artikuluekin.[5]

Bere lanik nabarmenena euskara batuaren gramatika deskriptiboa izan zen, 1.400 orrialdekoa: Standard Basque: A Progressive Grammar.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Garmendia, Mari Karmen. (1965-09-05). «Rudolf De Rijk: Nederland'eko euskalduna» Zeruko Argia.
  2. Knörr, Henrike. (2003-06-17). Ha muerto Rudolf de Rijk. Gasteiz: www.euskosare.org.[Betiko hautsitako esteka]
  3. Salaburu, Pello. (2004-01-30). Rudolf de Rijk, euskaldunen Holandako adiskidea. Euskaltzaindia.
  4. «Gaur barreiatuko dituzte Rudolf de Rijk ohorezko euskaltzainaren errautsak Urkiolan» Berria 2003-07-26.[Betiko hautsitako esteka]
  5. Browne, Wayles. Obituary: Rudolf de Rijk. .
  6. de Rijk, Rudolf. (2008). Standard Basque: A Progressive Grammar. Mit Press ISBN 978-0-262-04242-0..