RuPaul Andre Charles (1960koazaroak 17a, San Diego) aktore, drag queen, modelo, musikari eta artista estatubatuarra da. 1990eko hamarkada hasieran RuPaul ospetsu bilakatu zen hainbat telebista saio, film eta musika albumetan partaide izanik, 1992an "Supermodel (You Better Work)" abestiarekin lortu zuen arrakastaren ondorioz. 2009tik RuPaul's Drag Race telebista saioa ekoiztu eta aurkezten du, 2016tik 2021era sei urte jarraian telerrealitate aurkezle onenaren Emmy saria irabaziz.[1]