Rozanes gaztelua

20. mendeko jauregi donostiar bat, 2010an eraitsia

Rozanes gaztelua 20. mendean Donostian eraiki zen jauregi bat izan zen, 2010. urtean eraitsi zutena.

Rozanes gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′43″N 1°59′33″W / 43.31197021°N 1.99259251°W / 43.31197021; -1.99259251
Map
Suntsipena2010eko abuztuaren 1a

Historia aldatu

Aiete auzoan zegoen, Izaburu izeneko parajean baserri-dorre bat zegoen tokian. 1924. urtean, Nassir M. Rozanes izeneko bitxigilea Donostian ezarri zenean eraiki zen harentzat, kasinoa egiteko asmoarekin. Baina ez zuen inoiz funtzio hori izan, jokoa debekatu baitzuen hamarkada hartan Primo de Riveraren diktadurak. Kasinoaren ordez, hotel funtzioa izan zuen, jatetxe eta dantzaleku luxuzkoak barne. Frankismoaren garaian, Rozanés Donostiatik joan zen.[1]

21. mendean Aieteko bizilagunek eskatu zioten erabilpen publikoa ematea jauregiari. Azkenean Udalak eraistea erabaki zuen (2010ean bota zuten behera), eta haren tokian Talent House delakoa eraiki zuten, apartamentuan bizileku gisa eta zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituen etxe bat, Donostian diren ikertegietara datozen kanpotarrak bertan bizitzeko pentsatua.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lantxabe. (2020-08-21). «De “Castillo de Rozanés” a “Talent House”.» Aiete - Lantxabe - Katxola - Ayete (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  2. «Donostiako Talent Housen ostatu hartutako ikertzaileak.» Berria 2011-11-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).

Kanpo estekak aldatu