Roxa Zabaleta Aiestaran

kurandero/petrikilo edo sendatzaile aditua

Roxa Zabaleta Aiestaran (Lezo, 1904ko irailaren 20an – ib. 1963ko maiatzaren 31an) Sendalari, petrikilo, sasimediku edota kurandera lanetan aditu eta aritua.

Roxa Zabaleta Aiestaran

Bizitza
JaiotzaLezo1904ko irailaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLezo1963ko maiatzaren 31 (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksendalaria

Biografia aldatu

Gurasoak, Bitoriano Zabaleta Sagasti baserrikoa eta Elortegi baserriko Juana Antonia Aiestaranen alaba eta hauen zortzi seme-alabetatik bigarrena izan zen Roxa.

Bonatxo Berri (edo Munotxo) baserrian sortu zen eta 1930eko martxoaren 1ean Domingo Lekuonarekin ezkondu ondoren Aristi Berri baserrira joan zen bizitzera. Bertan lau seme-alaba (Jose Luis, Victor, Mª Margarita eta Martin) izan zituzten. Baina oso gazte alargundu zelarik, kalera lanera jaitsi beharrean aurkitu zen eta Zubitxo kale hasieran kokatu zuen bere bizilekua.[1]

Sendalari lanak aldatu

Berehala hasi zen Plazako Gure Borda ostatuan zerbitzari lanetan eta ostatu honek atzealdean frontoi txiki bat zuenez inguruko herrietatik etortzen ziren bezeroek pilotan aritzeko abagunea izaten zuten eta askotan hezur-bihurdurak edo ubeldurekin bukatzen zutenez, Roxak ezagutzen zituen ukendu, belar-kataplasmei buruz zuen jakinduriari esker sendatzen omen zituen. Horrela hasi zen zabaltzen Roxaren sona eta ospea herrian.

Sendatzeko gaitasuna arbasoengandik omen zetorkion, bere amona lehenik eta aita gero ibiltzen zelako baserriz baserri eta hauek zendu zirenean lekukoa Roxak hartu zuen. Belarren munduan ezagutza handia zuenez gaixotasun arruntak sendatzeko baliatzen zuen hala nola, katarroak, karetxak, txarranpina, hezur bihurdurak, e.a. kataplasmen errezeten bitartez sendatuz eta inguruko baserrietako jendea sendatzeaz aparte, albaitari lanetan ere ibiltzen omen ziren askotan, abereak gaixotzen zirenean batez ere.

Euskal Herrian sendatzaile lan praktika hauetan aritzen ziren gehienak emakumeak izaten ziren, petrikilo gizonezko gutxi batzuek salbu. Baina gaitzak luze-etsita bazegoen norbait edota gaitza larriagotu edo ezbeharren bat gertatzen zelarik, Roxa bezalako kurandero/petrikilo edo sendatzaile adituarengana jotzen zen.

Kuranderoaren lana medikuntza ofizialetik at zegoen praktika sendatzailea zenez antzinatik zetorren ohitura bat zen. Gehienetan, izaera sendoko pertsonak izaten ziren, konbentzitzeko gaitasun handikoak eta konfiantza handia ematen zutenak zirenez horrek sinesgarritasuna sortarazten zuen gaixoarengan.

Baziren edota badira gaur egun ere uste baino gutxiago agian, diziplina tekniko batean espezializatutako petrikilo edo sasimedikuak, hala nola, belarrak erabiltzen dituztenak batzuek, besteak errezu edo/eta otoitzak erabiltzen dituztenak, hezurrak sendatzen dituztenak, erditzeaz arduratzen direnak, etab. guztia jendearen sendabiderako.

Arlo guzti horiek erabiltzen zituen Roxak baina bere espezialitatea tropesiya sendatzea zen.

Herriko gaixoez aparte, Oiartzundik, Donostiatik, Nafarroatik ere etortzen zitzaizkion.

Sendatzaile hauek praktikatzen duten sendabidea antzinako medikuntzan oinarritutakoa izan ohi da, elementu naturalen bidez, bitarteko fisikoak zein espiritualak erabiliz, beren ezagutza eta esperientzietan baliaturiko sendabide tradizionala.

 
kataplasmaren errezeta


Aurkitutako bere errezeta batek honela zioen:

"9 egunetan eta gauero egin beharreko kataplasma:

Olioa eta kamamila frijitu gauez eta ardo beltza erantsi ogiarekin batera eta ogi-mamiari Ron pixka bat bota. Bedeinkatu eta 9 egunetarako egin.

Loidi ardo-goxoa litro erdi bat eta 9 gaileta, zinta bat jarri gerrian eta egunean kandela bana erre."

Sendatze-lanetako kontsultak ez zituen kobratzen, nahiz eta ordain gisa sendatutakoen familiengandik janaritan ordaina jaso.

Roxaren kataplasmei esker sendatutako lekukotzen aipamenak ere irakur daitezke.[1]

58 urte besterik ez zituela zendu zen 1963ko maiatzaren 31an. Hil eta gero ere bere familiarengana laguntza eske joaten ziren gaixoei errezeta bera eskuratzen zieten.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Pontesta, Agustina. (2001). «ROXA» ORRATX! (Lezo: ORRATX! Kultur elkartea) 44: 11-13. ISSN 1136-7466..

Kanpo estekak aldatu