Rovaniemiko gudua Laponiako Gerran suntsiketa handienak sortu zituen gudua izan zen. Alemaniaren eta Finlandiaren aurkako borrokak Rovaniemi, Laponiako hiriburuaren suntsiketa ekarri zuen. Izan ere, Tornioko guduaren ondoren, alemaniarrek, mendeku goseak itsuturik, eskura zuten lehen hiria erre eta suntsitu zuten.

Rovaniemiko gudua
Ekialdeko Frontea
Laponiako Gerra
Data1944ko urriaren 12a-13
LekuaRovaniemi
EmaitzaFinlandiarren garaipena
Gudulariak
 Alemania  Finlandia
Buruzagiak
Henrik Saussel Ruben Lagus
Indarra
500 soldadu
3 tanke
1.500 soldadu
20 tanke
Galerak
52 hildako
164 zauritu
36 hildako
101 zauritu

Jarraipenaren Gerra 1941. urtean hasi zenean, Finlandiako Gobernuak alemaniar soldaduei herrialdean sartzen utzi zien, Laponiako mugak defenda zezaten. Hasieratik, alemaniarren nahia zen Finlandia bereganatzea; baina finlandiarrak, konturatu zirenean, hori ekiditen saiatu ziren. Alemaniarrek Rovaniemi herrian zeukaten gotorleku garrantzitsuena, eta hura erasotzera joan ziren orduan finlandiarrak 1944ko urriaren 10ean.

Gainera, Finlandiak bake-akordioa sinatu zuenean Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarekin (SESB), alemaniar soldaduak (200.000 gizon) oraindik herrialdean zeuden, eta SESBek, bake-akordioan, horiek herrialdetik irteteko eskatu zien.

Ondorioz, gerrako alde bietako inork ez zuen irabazi; Rovaniemi herria izan zen galtzaile.

Kanpo estekak aldatu