Ross katalogoa Frank Elmore Ross astronomoak XX. mendearen lehen erdian eginiko, 1925 eta 1939 bitartean eginiko izar katalogo bat da. Katalogo honek euren mugimendu propioa handia den 1094 izar ditu, hala, gure Eguzki-sistematik nahiko gertu dauden izarrak bereiztuz.

Euren Ross zenbakiagatik ezagunak diren izarren adibideak aldatu

Gure Eguzki-sistematik gertuen dauden izarretakoren batzuk arruntki Ross katalogoko euren zenbakiagatik ezagutzen dira. Jarraian ikus daitekeen taulan agertzen dira horietako batzuk:

Izarra Izen alternatiboa Konstelazioa Distantzia
(Argi-urteak)
Ezaugarri nabarmengarriak
Ross 154 V1216 Sagittarii Sagitarius 9,68 Eguzki sistemarekiko zazpigarren gertueneko izarra. Nano gorria eta izar ñirñirkaria
Ross 248 HH Andromedae Andromeda 10,32 Eguzki sistemarekiko zortzigarren gertueneko izarra.
Ross 128 FI Virginis Virgo 10,92 Eguzki sistemarekiko hamaikagarren gertueneko izarra. Nano gorri honen inguruan hautsa aurkitu da
Ross 614 V577 Monocerotis Monoceros 13,3 16,6 urteko orbita periodoa duten bi nano gorrik osatutako sistema bitarra
Ross 619 Gliese 299 Cancer 22,3 Balizkohaloko izarra

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu