Rosario Bléfari

argentinar abeslari eta aktorea

Rosario Bléfari (Mar del Plata, 1965eko abenduaren 24a - Santa Rosa, 2020ko uztailaren 6a) abeslari, aktore eta idazle argentinarra izan zen. 1990eko hamarkadan Suárez taldeko abeslaria zela, Argentinako rock independentearen ikono bihurtu zen[1].

Rosario Bléfari

Bizitza
JaiotzaMar del Plata1965eko abenduaren 24a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSanta Rosa2020ko uztailaren 6a (54 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria eta solista
Genero artistikoarock alternatiboa
indie rock
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0088164 Facebook: rosario.blefari MySpace: rosarioblefari Spotify: 048Ps9xL1nU6dsliRDJi3y Musicbrainz: 3d49ddc2-e51f-4918-a8aa-8dffa0e17a8e Songkick: 947262 Discogs: 349592 Allmusic: mn0000566393 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Rosario Bléfari Mar del Plata hirian jaio zen eta gaztetan Buenos Airesera joan zen antzerkigintza ikastera. Temas Lentos izeneko talde batean abesten hasi zen baina ez zuen jarraipenik izan. 1986 eta 1990 artean hainbat filme argentinarretan hartu zuen parte, ezagunena Yo, la peor de todas[1].

1989an Diego Fosser, Fabio Suárez, Gonzalo Córdoba eta Marcelo Zanelli ezagutu eta Suárez musika taldea sortu zuten, San Telmo auzoko "Bolivia" tabernan. Hainbat abesti bildumatan abestiak sartzen hasi ziren eta 1994an aurreneko diskoa plazaratu zuten, Hora de no ver. Pop experimentala egiten zuten eta arrakasta handia izan zuten hasieratik. Hurrengo urteetan disko berriak atera zituzten, azkena 2000 urtean 29:09:00 izeneko EPa. Musika ibilbidearekin batera aktore lanak egiten ere jarraitu zuen.

Suárez taldeko kideek atsedenaldi bat hartzea erabaki zuten eta bitartean Rosario Bléfarik bakarkako disko bat ateratzea erabaki zuen, Cara[2]. Atsedenaldia izan behar zuena Suarez taldearen desagerpena izan zen eta Rosariok bere bakarkako ibilbidean aurrera jarraitu zuen, bi urtetik behin disko berria kaleratuz[2]. Literatura idazteari ere ekin zion eta 2001 urtean Poemas en prosa olerki liburua argitaratu zuen eta 2003 eta 2005ean bi antzerki, Somos nuestro cerebro eta Somos nuestros genes[1].

2014 urtean Sué Mon Mont taldea osatu zuen Gustavo Monsalvo, Tomás Corley eta Marcos Díazekin batera eta bi disko atera zituzten. Musika esperimentala jorratu zuten, noise eta pop estiloak uztartuz[2].

2017 urtean proiektu berri bati ekin zion, Julián Perlarekin batera bikotea osatu eta Los mundos posibles taldea osatu zuten. Pintura de Guerra izan zen aurreneko diskoa[3].

Azken urteak gaixorik pasa ondoren 2020ko uztailaren 6an minbiziak jota hil zen[4].

Diskografia aldatu

Suárez aldatu

  • Hora de no ver (1994)
  • Horrible (1995)
  • Galope (1996)
  • Excursiones (1999)
  • 29:09:00 (2000) - EPa
  • La colección (2005) - bilduma

Bakarka aldatu

  • Cara (2002)
  • Estaciones (2004)
  • Misterio relámpago (2006)
  • Versiones relámpago (2006)
  • Calendario (2008)
  • Privilegio (2011)

Sué Mon Mont aldatu

  • Sué Mon Mont (2014)
  • Contratiempo (2015) - EPa

Los mundos posibles aldatu

  • Pintura De Guerra (2018)

Filmografia aldatu

  • Doli vuelve a casa (1986) - film laburra
  • Pobre mariposa (1986)
  • Lo que vendrá (1988)
  • Color escondido (1988)
  • Urgente (1990) - film laburra
  • Yo, la peor de todas (1990)
  • Vértigos (1993) - film laburra
  • 1000 boomerangs (1995)
  • Silvia Prieto (1998)
  • Cenando con Suárez (1998)
  • Historias de Argentina en vivo (2001)
  • Hotel, hotel (2002)
  • Urgente (2006)
  • La señal (2007)
  • Un mundo misterioso (2011)
  • Los dueños (2013)
  • Entre dos luces: Suárez. Primera parte (2015) - dokumentala
  • La idea de un lago (2017)
  • Adiós, entusiasmo (2017)

Literatura aldatu

Olerki liburuak aldatu

  • Poemas en prosa (2001, Editorial Belleza y Felicidad)
  • La Música Equivocada (2009, Editorial Mansalva)
  • Antes del Río (2016, Editorial Mansalva)

Ipuin liburuak aldatu

  • Mis Ejemplos (2016, Lecturas Ediciones)
  • Las reuniones (2018, Editorial Rosa Iceberg)

Antzerkiak aldatu

  • Somos nuestro cerebro (2003, Eudeba)
  • Somos nuestros genes (2005)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Sánchez, Fernando Sabido. (2016-11-14). «POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS: Editor: Fernando Sabido Sánchez #Poesía : ROSARIO BLÉFARI [19.540»] POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  2. a b c Inrockuptibles, Los. (2015-01-25). «“Sue Mon Mont”, de Sue Mon Mont» Los Inrockuptibles (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Inrockuptibles, Los. (2017-10-05). «Los Mundos Posibles, el nuevo proyecto de Rosario Bléfari y Julián Perla» Los Inrockuptibles (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Murió Rosario Bléfari: La música, actriz y escritora que representó a toda una generación» Indie Hoy 2020-07-06 (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).

Kanpo estekak aldatu