Roger Wolcott Sperry (Hartford, Connecticut, AEB, 1913ko abuztuaren 20a - Pasadena, Kalifornia, 1994ko apirilaren 17a) estatubatuar neurobiologoa izan zen.

Roger Wolcott Sperry

Bizitza
JaiotzaHartford1913ko abuztuaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPasadena1994ko apirilaren 17a (80 urte)
Familia
AitaFrancis Bushnell Sperry
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Oberlin College (en) Itzuli
Hall High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPaul A. Weiss (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Michael Gazzaniga (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, neurologoa, medikua, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Teknologia Institutua
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Musicbrainz: 6bea3b3d-1090-43a8-b850-59a1ab991a95 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Psikologia-ikasketak egin zituen, Oberlin Collegen, eta zoologiakoak, Chicagoko Unibertsitatean. 1941-1946 bitartean Yerkesko Primateen Biologia Laborategian lan egin zuen, eta Chicagoko Unibertsitatean gero, 1952. urtea arte. Kaliforniako Teknologia Institutuan, psikobiologia eskolak eman zituen, 1954tik 1984ra.

Garrantzi handiko azterketak egin zituen neurobiologiaren alorrean; besteak beste, anfibioetan ikus-kirioa zauri larri baten ondoren nola oneratzen den aztertu zuen, besteak beste. Halaber, goi-mailako animalien burmuinei buruzko lan asko egin zituen. Burmuin-hemisferioen portaera funtzionala aztertu zuen batez ere; eskuineko hemisferioa hizkuntza ez bestelako prozesuetan espezializatu dela ohartu zen, eta ezkerrekoak, berriz, hizkuntza-kodeen prozesatzea arautzen duela. Bere saiakuntzen bidez burmuinak informazio-mota bakoitzerako bide independenteak dituela frogatu zuen.

1981ean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, David H. Hubel eta Torsten Wieselekin batera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu