Roger-Louis Schutz-Marsauche, Frère Roger edo anaia Roger izenez ezaguna, (Provence, Suitza, 1915eko maiatzaren 12aTaizé, Frantzia, 2005eko abuztuaren 16a) frantses teologoa izan zen, Taizé kristau-komunitate protestantearen sortzailea.

Roger Schutz

(2003)
Prior of Taizé (en) Itzuli

1940 - 2005eko abuztuaren 16a - Brother Alois (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoger Louis Schütz-Marsauche
JaiotzaProvence1915eko maiatzaren 12a
Herrialdea Suitza
 Frantzia
HeriotzaTaizé2005eko abuztuaren 16a (90 urte)
Hobiratze lekuaBorgoina
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Hezkuntza
HeziketaFaculté de théologie protestante de Strasbourg (en) Itzuli
Estrasburgoko Unibertsitatea
Lausanako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakteologoa
Jasotako sariak
KidetzaTaizé Community (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Erlijio-ordenaTaizé Community (en) Itzuli

taize.fr…
Find a Grave: 11554471 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1915eko maiatzaren 12an jaio zen Proventzan, erlijio protestanteko familia batean. 1937 eta 1940 bitartean, Lausanan eta Estrasburgon, teologia protestantea ikasi zuen.

1940ko abuztuaren 20an, armada frantsesaren porrotaren ondoren, armada alemanak Frantziako zati bat hartu ondoren, Taizén (Borgoina) jarri zen bizitzen, eta han bizi izan zen hil bitartean, Bigarren Mundu Gerrako bi urteko etenarekin: Suitzan hartu zuen babes Gestaporen beldur, haren etxean juduak eta Frantziaren okupazio alemanaren aurkariak ezkutatzeagatik. 1944an, Borgoinaren askapenaren ondoren, Taizéra itzuli zen hiru kiderekin, eta gerrako umezurtzen ardura hartu zuen; baina, gainera, gerrako presoen ardura ere hartu zuen, eta horrek mesfidantza sortu zuen auzokoengan. 1949an, talde horretako zazpi gizonek (haien artean anaia Roger, priore gisa) zelibatuan eta pobrezian bizitzeko konpromisoa hartu zuten.

Gaur egun, ehun anaia baino gehiagok osatzen dute komunitatea. Ortodoxo, protestante eta katolikoak dira, hogeita bost herrialdetatik etorriak. Euren lanetik bizi dira (eltzegintza, erlijio-liburuen argitalpena), eta ez dute dohaintzarik onartzen. Anaia Rogerren kezka handienetarikoa kristauen adiskidetzea izan zen.

Anaia Roger 2005eko abuztuaren 16an hil zen, Taizèko Adiskidetzearen elizan, arratsaldeko otoitzean, emakume errumaniar batek (antza denez, gaixo mentala zen) sastakaia sartuta.

Anaia Rogerren ondorengo Taizé Komunitateko priore gisa anaia Alois izan zen, komunitatearen sortzaileak 8 urte hil aurretik jada aukeratua.

Sariak aldatu

Argitaratutako obra aldatu

  • 1944: Introduction a la Vie Communautaire
  • 1953: La Regle de Taize
  • 1958: Vivre l'Aujourd'hui de Dieu
  • 1962: L'unité, espérance de vie
  • 1965: Dynamique du provisoire
  • 1968: Violence des pacifiques
  • 1971: Ta fête soit sans fin
  • 1973: Lutte et contemplation
  • 1976: Vivre l'inespéré
  • 1979: Etonnement d'un amour
  • 1980: Les Sources de Taizé
  • 1982: Fleurissent tes déserts
  • 1985: Passion d'une attente
  • 1988: Son amour est un feu
  • 1989: Marie, Mère des Réconciliations, Teresa Kalkutakoarekin batera idatzia
  • 1992: La prière, fraîcheur d'une source, Teresa Kalkutakoarekin batera idatzia
  • 1995: En tout la paix du cœur
  • 2001: Dieu ne peut qu'aimer
  • 2005: Pressens-tu un bonheur
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Schutz