Rogelio Gordon

margolari eta argazkilaria

Rogelio Gordón eta García Robés (Oviedo 1860- Donostia,1938) asturiar jatorrizko margolari, irakasle, argazkilari eta grabatzaile izan zen.

Rogelio Gordon

Bizitza
JaiotzaOviedo, 1860
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia, 1938 (77/78 urte)
Familia
AitaQ123983996
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, margolaria, irakaslea eta grabatzailea
InfluentziakCarlos de Haes (en) Itzuli eta Joaquín Sorolla

Bizitza aldatu

Bere aita Laureano Gordon irakasle eta margolaria izan zen ere bai, eta harengandik jaso zituen lehendabiziko irakaspenak. Aita marrazkigintzako irakasle izan zen Tolosan. Bestalde, sendiak litografia atelier izan zuen Donostiako Enbeltran kalean, Hermanos Gordon izenekoa [1]. Gero Madrilen jarraitu zuen formakuntza. Gerora, Donostiako Arte eta Lanbideen eskolako zuzendaria izan zen. Bertan, hainbat margolarirekin harremanak sendotu zituen. Euskal Artisten elkarteko kide izan zen, eta baita Eusko Ikaskuntzarena ere. Izan ere, erakunde horren lehenengo Batzarraren arte erakusketen antolakuntzako kide izan zen (Oñati, 1918) [2]. Hasieran, Charles de Haes margolariaren eragina izan zuen, baina gerora Joaquin Sorolla-k eragin zuen harengan, adiskide onak izan baitziren.

Lanak aldatu

Gipuzkoa eta Arabako paisaiak margotzen espezializatu zen. Bere obra sakabanatuta dago hainbat esku pribatuetan eta zenbait erakunderen bildumetan, hala nola, Santander banketxea, Kutxabank, Donostiako udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta San Telmo Museoa.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)QUEREJETA, Elisa .- Donostia. Enero de 1893. Rogelio Gordón fotografía la ciudad nevada EUSKONEWS aldizkarian, 676 zkia.(2013), online eskuragarri [1][Kontsulta data 2024ko urtarrilaren 21a]
  2. (Gaztelaniaz)Madariaga, Luis de; Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gordón García-Rovés, Rogelio. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024. [Kontsulta data: 2024ko urtarrilaren 21a]. Eskuragarri hemen: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gordon-garcia-roves-rogelio/ar-67561/

Kanpo estekak aldatu