Rodeoak Ameriketako Estatu Batuetan egiten diren ikuskizunak dira. Modalitate gehienetan animaliak menperatu edo mantsotu behar dira. Oso arrakastatsua da eta Wyoming eta Texaseko estauetan kirol ofiziala izendatu dute. Rodeo hitza gaztelaniatik dator, inguratu esan nahi du. Zezenketetan ez bezala, rodeoetan ez dira zezenak hiltzen, "domestikatzen" saiatzen baizik. Hala ere animalien aldeko elkarteak rodeoa bere krudeltasunarengatik salatu dute.

Rodeoa

Historia aldatu

 
Zekorrak markatzen, 1888

Rodeoak abeltzainek izaten zituzten zereginetan oinarritzen dira. Cowboy langileak trebetasunak garatu zituen Estatu Batuetako mendebaldeko lurraren eta klimaren beharretara egokitzeko, eta rodeoak,beraz, aldaketa asko izan zituen eskualde batetik bestera. Azienda eta zaldiak maneiatzeko behar diren trebetasunak Espainiako behizain (vaquero) tradizioan du jatorria.

1820ko eta 1830eko hamarkadetako rodeoaren antzerako ekitaldi informalak gertatu ziren Estatu Batuetako mendebaldean eta Mexikoko iparraldean, cowboy eta vaqueroen artea, eta norbere trebetasunak probatu besteen aurrean probatzen zituzten.[1][2] Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren, rodeo-lehiaketak sortu ziren Deer Trailen, Coloradon, 1869an.[3] Arizonako Prescott herria da lehen rodeo profesionala egin izana aldarrikatu zuena, 1888an izen-eamtea zegoen eta trofeoak eman baitzituen.[1] 1890 eta 1910 bitartean, entretenimendu publiko bihurtu ziren rodeoak, eta, batzuetan, Wild West motako ikuskizunekin konbinatzen zen, non Buffalo Bill Cody, Annie Oakley eta beste izar karismatikoek parte hartzen zuten ere.[2] 1910ean zenbait rodeo handi sortu ziren Ipar Amerikan, besteak beste, Calgary Stampede, Pendleton Round-Up eta Cheyenne Frontier Days.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Allen, Michael. (1998). Rodeo cowboys in the North American imagination. Reno : University of Nevada Press ISBN 978-0-87417-315-4. (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  2. a b (Ingelesez) Groves, Melody. (2006). Ropes, Reins, and Rawhide: All about Rodeo. UNM Press ISBN 978-0-8263-3822-8. (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  3. Field and Farm Magazine. Denver Public Library Western History Division.

Kanpo estekak aldatu