Rodanoko glaziarra (alemanez: Rhonegletscher; frantsesez: glacier du Rhône) Suitzako Alpeetan dagoen glaziarrra da, Rodano ibaiaren eta Léman aintziraren iturria (Valais kantonamenduan. Furkako mendatetik gertu dago eta, horri esker, erreza da bertaratzea.[1]

Rodanoko glaziarra
Datu orokorrak
Garaiera2.627 m
Motaharan-glaziar eta glaziar
EponimoaRodano
Geografia
Map
Koordenatuak46°36′16″N 8°23′10″E / 46.60454°N 8.38605°E / 46.60454; 8.38605
MendikateaUrner Alps (en) Itzuli
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Valais kantonamendua

Geografia aldatu

Rodano glaziarra Uraniako Alpeetako handiena da. Mendilerroaren hegoaldean dago, Rodano iturburuan. Undri Triftlimi gailurra (3.081 m) Trift glaziarrarekin lotzen du. Glaziarra Valais kantonamenduaren iparraldeko zatian dago, Grimsel mendatearen eta Furkako portuaren artean, Oberwald udalerriaren zatia izanik. Dammastock (3.630 metro) glaziarraren gaineko gailurrik altuena da.

Aldaketak aldatu

Rodanoko glaziarra iritsi-erraza da eta, horren ondorioz, bere prozesua XIX. mendetik ondo asko ezagutzen da. Horrela, ezaguna da azken urteetan desegiten ari dela, ura glatzen ari da eta glaziarraren tokian harria gelditzen ari dela. Azken ehunta hogei urtetan mila hirurehun metro galdu ditu. Prozesu hau munduko ia glaziar guztietan ematen ari da, dirudienez aldaketa klimatikoaren ondorioz.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu