Rocksteady jamaikar jatorriko musika estiloa da, 1966 inguruan sortua.[1] Skaren oinordekoa, eta reggaearen aitzindari zuzena, Jamaikako ahots taldeek jotzen zuten, The Gaylads, The Maytals eta The Paragons kasu. "Rocksteady" hitza Alton Ellisen "Rock Steady" abestian aipatzen den dantza modu batetik dator. Rocksteady dantzatzean egindako dantza-mugimenduak ez ziren lehen ska dantzakoak bezain indartsuak.[2] Johnny Nash soul abeslari estatubatuarraren "Hold Me Tight" (5. zenbakia Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan) estilo honen lehen hit internazionala egin zuen.

Rocksteady
Sorrera1960ko hamarkadaren erdian
SorlekuaJamaika
Azpigeneroak
Reggaea

Ezaugarriak aldatu

Rocksteadyak rhythm and blues eta skaren ohiko musika elementuak elkartzen ditu. Elementu horietako bat ofbeat erritmoak dira: gitarraz jotako bi edo hiru akorde nagusi, soinu argia, dardaragarria eta tipikoki altua sortzen dutenak. Rocksteady ska baino motelagoa eta lasaiagoa da. Baterian kutxak funtsezko rola jokatzen du tempoaren mantenuan, eta konpas bakoitzaren hirugarren denboran (one drop) kolpe boteretsu bat izateagatik bereizten da. Baxua astuna eta ska baino nabarmenagoa da, eta baxu lerroek, skaren "ibiltari" (Walking style) estiloa, irudi hautsi eta sinkopatuagoengatik ordezkatu zuten. Rocksteady-ean haizeen erabilera murriztu (baina ez ezabatu) egiten zuten. Trukean, gitarra elektrikoa, baxua eta pianoa nabarmenagoak egin ziren. Gitarra elektrikoak doinu nagusia jotzen du, normalean baxu lerroa imitatuz, Lynn Taitten estilo bereizgarrian. Baxu elektrikoa da instrumentu erritmiko nagusia, perkusio gehiago duen soinu bat sortzen lagunduz.

Historia aldatu

Rocksteady Jamaikako gazteriak Kingston hiriko ghettoak -Riverton City, Greenwich Town eta Trenchtown- gainpopulatzen hasi zenean sortu zen. Uhartearen independentziaren ondorengo giroa kutsatzen zuen baikortasuna gorabehera, gazteriak ezin izan zuen sentimendu hori partekatu. Horietako asko gaizkile bihurtu ziren, horretan nortasun eta estiloren bat erakutsiz. Gazte horiei rude boy deitu zitzaien.

Rude boyen fenomenoa ska garaiaren garaikidea izan zen, baina indarra hartu zuen rocksteadyaren aroan, Clarendoniansen Rude Boy Gone a Jail, Justin Hinds & the Dominoesen Don't Be Rudie bezalako abestietan. Rocksteady Jamaikako herri musikaren barnean oso fase iragankor laburra izan zen arren, eragin maila bat izan zuen bere ondorengo reggae eta dancehall estiloetan. Izan ere, bere baxu lerro asko oraindik erabiltzen dituzte jamaikar musika garaikidean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu