Robert Watson-Watt (Brechin, 1892ko apirilaren 13a - Inverness, 1973ko abenduaren 5a) eskoziar fisikaria izan zen . Dundeeko Unibertsitateko irakasle izan zen; geroago britainiar meteorologia-zerbitzuetan aritu zen, eta Aire Ministerioko komunikazio-zuzendari izendatu zuten. Irrati-uhinen igorpen eta harrerari buruzko lanak egin zituen, eta objektuen distantzia neurtzeko sistema bat asmatu zuen: sistema horren arabera, gorputz bati irrati-uhinak igorri eta gorputz horretan islatzen direnean atzera itzultzeko ematen duten denbora neurtuz kalkulatzen da gorputza zein distantziatara dagoen. Sistema horri esker 1935ean hegazkin baten ibilbidea jarraitu ahal izan zuen lehen aldiz. Watson-Watten lanak oinarrizkoak izan ziren radarra asmatzeko.

Robert Watson-Watt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Alexander Watson
JaiotzaBrechin1892ko apirilaren 13a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaInverness1973ko abenduaren 5a (81 urte)
Familia
AitaPatrick Watson Watt
Ezkontidea(k)Jane Trefusis Forbes (en) Itzuli  (1966ko martxoaren 10a -
Familia
Hezkuntza
HeziketaBrechin High School (en) Itzuli
University of Dundee (en) Itzuli 1912)
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of Dundee (en) Itzuli
Met Office
Air Ministry (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Nazioarteko Astronomia Elkartea

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Watson-Watt