Robert Venturi

arkitekto estatubatuarra

Robert Charles Venturi (Philadelphia, 1925eko ekainaren 25aibidem, 2018ko irailaren 18a) arkitekto estatubatuar post-modernista izan zen.

Robert Venturi

(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Charles Venturi
JaiotzaFiladelfia1925eko ekainaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFiladelfia2018ko irailaren 18a (93 urte)
Heriotza modua: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Denise Scott Brown  (1967 -  2018ko irailaren 18a)
Hezkuntza
HeziketaPrinceton University School of Architecture (en) Itzuli lizentzia : Arkitektura
Episcopal Academy (en) Itzuli
American Academy in Rome (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Pennsylvaniako Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea
Accademia di San Luca
American Institute of Architects (en) Itzuli
AIA Philadelphia (en) Itzuli
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduaarkitektura postmodernoa
Postmodernitatea
IMDB: nm3634001 Edit the value on Wikidata
Robert Venturi-ren aztergai nagusia:
Las Vegas-eko zerrenda

Hasieran Eero Saarinen eta gero Louis Kahn arkitektoentzat lan egin zuen John Rauch-ekin agentzia ireki zuen arte. Pennsylvaniako Unibertsitateko kide zela emazte izango zuen Denise Scott Brown arkitekto eta hirigilea ezagutu zuen, 1967 agentziarekin bat egin zuena. Rauch-ek agentzia utzi eta gero 1989an, oraingo izena hartu zuen: Venturi, Scott Brown and Associates, Inc.

Robert Venturik Pritzker Saria irabazi zuen 1991 urtean.

Venturi oso kritiko izan zen arkitektura moderno ortodoxoaren proiektu funtzional eta garbiegiekin. Bere ideien manifestua Konplexutasuna eta Kontradikzioa Arkitekturan (1966) liburuan laburbiltzen da. Hala ere, ezagunagoa egin zen Las Vegas-etik Ikasten (1972-1977) lan bilduma atera zuenean, Las Vegas-eko (AEB) strip edo zerrenda (kale nagusia) eta bertako kasino-hotelak aztertu zituenean. Bertan, eraikinak sailkatzeko "hangar apaindua"ren teoria azaltzen du (decorated shed), "ahate eraikina"ri kontrajarriz.

Lan garrantzitsuak aldatu

  • 1962 : Vanna Venturi Etxea (Amaren Etxea), Chestnut Hill, Philadelphia, Pennsylvania, AEB (marrazki eta argazkiak)
  • 1960-1963 : Guild House',' Philadelphia, Pennsylvania, AEB
  • 1966-1968 : Suhiltzaile etxea, Columbus, Indiana, AEB
  • 1970 : Trubek eta Wislocki etxeak, Nantucket Uhartea, Massachusetts Wislocki
  • 1970 : Maison Wislocki à Nantucket Island, Massachusetts
  • 1975 : Etxe pribatua" Tucker Town, Bermudak
  • 1983 : Gordon Wu pabilioia Princeton Unibertsitatea, New Jersey, AEB
  • 1990 : Sainsbury Hegala, National Gallery, Londres
  • 1992-1999 : Haute-Garonneko departamendu etxea Okzitaniako Tolosa, Frantzia (argazkiak)

Idazkiak aldatu

  • Complexity and Contradiction in Architecture, The Museum of Modern Art Press, New York 1966.
  • Learning from Las Vegas (D. Scott Brown eta S. Izenour-ekin), Cambridge MA, 1972, 1977an gainbegiratua.
  • Iconography and Electronics upon a Generic Architecture : A View from the Drafting Room, MIT Press, 1998.
  • Architecture as Signs and Systems (with D. Scott Brown), Harvard University Press, 2004.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Venturi