Robert Stephenson (Willington Quay, Newcastle upon Tyne, 1803ko urriaren 16aLondres, 1859ko urriaren 12a) ingeniari zibil ingelesa izan zen, George Stephensonen semea eta hari esleitutako lorpen asko aita-semearen artean egindakoak dira.

Robert Stephenson

member of the 18th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1859ko apirilaren 28a - 1859ko urriaren 12a
Barrutia: Whitby (en) Itzuli
Hautetsia: 1859 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 17th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1857ko martxoaren 27a - 1859ko apirilaren 23a
Barrutia: Whitby (en) Itzuli
Hautetsia: 1857 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 16th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1852ko uztailaren 7a - 1857ko martxoaren 21a
Barrutia: Whitby (en) Itzuli
Hautetsia: 1852 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 15th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1847ko uztailaren 30a - 1852ko uztailaren 1a
Barrutia: Whitby (en) Itzuli
Hautetsia: 1847 United Kingdom general election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaWillington Quay (en) Itzuli1803ko urriaren 16a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaLondres1859ko urriaren 12a (55 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaGeorge Stephenson
AmaFrances Henderson
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, politikaria eta railway engineer (en) Itzuli
Lantokia(k)Londres
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Find a Grave: 18714 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Robert 1803ko urriaren 16an jaio zen Willington Quayn, Newcastle upon Tynen. George Stephenson eta bere emazte Fannyren seme bakarra izan zen. Haurra jaio zenean, bikotea gela xume batean bizi zen eta, 1804an, sendia nekazal etxe batera aldatu zen, Moor mendebaldean.

1805ean, Fannyk alaba bat izan zuen, baina aste gutxi barru, hil egin zitzaien. Hurrengo urtean, tuberkulosiak hil zuen Roberten ama. George Eskoziara joan zen lanera eta semea herriko andre baten etxean geratu zen. Hala ere, ahal izan zuen bezain pronto, aita etxera itzuli zen eta arreba Nelly etorri zen berarekin, Robert txikia zaintzeko.

Lorpenak aldatu

Robertek Newcastle upon Tyneko Bruce Akademian ikasi zuen eta gero Killingworth Collieryko zuzendaria zen Nicolas Wooden ikasle izan zen. Edinburgheko unibertsitatean ere ikasi zuen eta aitarekin hasi zen lanean trenbideen inguruko proiektuetan, Stockton-Darlington lerroa lehen lana izan zuelarik. 1823an, Stephensontarrak eta Edward Peasen artean lokomotorrak eraikitzeko enpresa bat sortu zuten, Robert Stephenson and Company. Mundu guztirako lokomotorrak egin zituzten eta XX. mendearen erdialdera arte iraun zuen. Hasierako eraikinak zutik dirau Forth Streeten, Newcastlen eta, egun, Robert Stephenson Zentroa da.

Robertek negozio ezin hobea egin zuen Rainhill Trialsetan garaile izan zen The Rocket makinarekin. Arrakastaren ondoren, Liverpool-Manchester, Leicester-Swannigton eta abarrerako lokomotora gehiago egin zituen.

1833an, Robert London and Birmingham Railwayko ingeniari buru egin zuten, Londresko lehen trenbide lerroa, eta West Coast Main Line, mendebaldeko kostako lehen tramoa. Ibilbide hau erronka handia izan zen ingeniarientzat, Kilbsy tunela, batez ere, baina, 1838an, lortu zuten bukatzea. Stephenson berak hartu zuen Primrose Hill zeharkatuko zuen tunelaren eraikitze lanen ardura. Lehen lokomotorak Euston eta Chalk Farm arteko aldapa ezin igo ibili ziren eta Robertek hori konponduko zuen sistema gauzatu behar izan zuen: The Roundhouse ondoan kokatutako lurrunezko motorrak katea batzuei eragingo zien aldapa hartan gora egiteko.

Trenbideen munduan, Robert Stephensonen balioa mundu osoan zabaldu zen:

  • Paulin Talabot ingeniari frantsesaren aholkulari izan zen 1837 eta 1840 artean Gard de Beaucairetik Aléserako trenbidea eraiki zutenean.
  • Espainian izan zen Bizkaia-Madril trenbidearen eraikuntzan laguntzeko.
  • Orleans-Tours tramoa ere bisitatu zuen.
  • Suezko kanalaren ikerketa burutu zuen elkarteko kide izan zen.
  • 1850eko udazkenean, Suitzara bidaiatu zuen, hango sareari buruzko estudioak garatzeko.

1851tik 1853ra, Alexandriatik Kairora zihoan trenbidea eraiki zuen Egipton, 1858an, Suez arte luzatuko zutena.

Bere lan ospetsuen artean, zubiak daude:

Dee zubiaren diseinua izan zen Robertek egindako errore gutxietako bat. Dee zubiko hondamendia deitu zitzaion trena errekan barneratu zen gertakari tamalgarri hari. Kritika zorrotzak jaso zituen, hondamendiaren aurretik ere material txarrak erabili zituen zurrumurruak barra-barra baitzenbiltzaten.

Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko kide, Legebiltzarreko kide hautatu zuten Whitby herriarengatik eta hantxe izan zen 1847tik hil zen arte. 1848az geroztik, Estolderietako Batzorde Metropolitanoko komisario egin zuten eta 1855etik 1857ra arte, berriz, Ingeniaria Zibilen Erakundearen lehendakari.

1859ko urriaren 12an hil zen, 56 urte bete baino lehen. Bere gorpua Westminster abadian dago.

Isambard Kingdom Brunel lehiakide bazuen ere, oso lagun izan ziren eta elkarren artean lagun izan ziren proiektu bat baino gehiagotan.

North Shieldsen museo bat dago, Stephenson Trenbide Museoa izenekoa, Robert eta George Stephensonen omenez eraikia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Stephenson