Robert Mugabe

politikari zimbabwetarra

Robert Gabriel Mugabe (Kutama, Hego Rhodesia, 1924ko otsailaren 21a - Singapur, 2019ko irailaren 6a)[1] zimbabwear politikari eta militarra izan zen, 37 urtez Zimbabwen agindu zuena. Gutxiengo zurien aginteari amaiera eman zion askapen mugimenduaren buruzagietako bat izan zen. 1980tik 1987ra lehen ministro izan zen, eta 1987tik aurrera, konstituzioaren erreforma baten ondoren, presidente. 2017an dimisioa eman behar izan zuen, Emmerson Mnangagwa presidenteordearen aldekoek estatu kolpea jo ondoren.[2]

Robert Mugabe

(2009)
Afrikar Batasuneko presidente

2015eko urtarrilaren 30a - 2016ko urtarrilaren 30a
Mohamed Ould Abdel Aziz - Idriss Déby
Afrikar Batasuneko presidente

1997ko ekainaren 2a - 1998ko ekainaren 8a
Paul Biya - Blaise Compaoré
2. Zimbabweko presidente

1987ko abenduaren 31 - 2017ko azaroaren 21a
Canaan Banana - Emmerson Mnangagwa
10. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

1986ko irailaren 6a - 1989ko irailaren 7a
Zail Singh - Janez Drnovšek
Zimbabweko lehen ministro

1980ko apirilaren 18a - 1987ko abenduaren 31
Defence Minister of Zimbabwe (en) Itzuli

1980 - 1985

Q67170226 Itzuli

1975eko martxoaren 18a - 2017ko azaroaren 19a
Herbert Chitepo (en) Itzuli - Emmerson Mnangagwa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Gabriel Mugabe
JaiotzaKutama (en) Itzuli1924ko otsailaren 21a
Herrialdea Zimbabwe
HeriotzaGleneagles Hospital (en) Itzuli2019ko irailaren 6a (95 urte)
Hobiratze lekuaKutama (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaGabriel Mugabe Matibiri
AmaAmai Bona Mugabe
Ezkontidea(k)Sally Hayfron  (1961eko apirila -  1992ko urtarrilaren 27a)
Grace Mugabe  (1996ko abuztuaren 17a -  2019ko irailaren 6a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAchimota School (en) Itzuli
Kutama College (en) Itzuli
Hegoafrikako Unibertsitatea gradu : hezkuntza, administrazio
Oxfordeko Unibertsitatea
Fort Hareko Unibertsitatea 1951) Artean graduatu
University of London Worldwide (en) Itzuli
HizkuntzakShona (en) Itzuli
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKongoko Lehen Gerra
Kongoko Bigarren Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Zimbabweko Afrikako Batasun Nazionala - Fronte Patriotikoa
Zimbabweko Afrikar Herriaren Batasuna
Zimbaweko Batasun Nazional Afrikarra

Hil berritan askatzaile gisa aurkeztu zuten arren, azken urteetan haren aurkako ahotsak ugariak izan ziren. Zimbabweko Unibertsitateko politika irakasle John Makumberen arabera, haren legatua suntsituta geratu zen azken urteetako indarkeria eta agintean irauteko egindako esku hartzeen ondorioz: "Bere benetako kolorea erakutsi zuen. Hiltzailea zen. Bere aurkariak hil zituen".[1]

Bizitza aldatu

Robert Mugabe 1924an jaio zen Kutaman, Harare hiriburutik gertu; aita zurgina zen eta amak katixima erakusten zien herrixkako haurrei. Irakasle izan zen, eta guztira sei titulu unibertsitario lortu zituen; zuzenbidekoa, esaterako. 36 urterekin eman zion hasiera bere ibilbide politikoari: Zimbabwek Erresuma Batutik independentzia lortzearen aldeko talde batzuetako militante izan zen.[3] 1964an espetxeratu zuten, epaiketarik gabe, orduko gobernuaren aurkako adierazpenak egiteagatik.[1]

Espetxean zela aukeratu zuten Zimbabweko Afrikako Batasun Nazionala (ZANU) mugimenduko buru. Hamar urteko kartzelaldia amaituta, Mozambikera egin zuen ihes, eta, handik, Rhodesiako Gobernuaren aurkako gerrilla erasoak bultzatu zituen, baina baita elkarrizketa prozesuak ere.[1] Zimbabweko Errepublika independenteari ateak ireki zizkioten Lancaster Houseko akordioen sinatzaileetako bat izan zen.[3] Horiek horrela, herrialdeak 1980an independentzia eskuratu eta hauteskundeak lehen aldiz egin zituztenerako, askatasunaren ikur bilakatua zen Mugabe, eta erraz iritsi zen lehen ministro kargura.[1]

Agintera heldu zenean, haren gobernuaren helburu nagusia adiskidetzea izan zela esan arren, 1992an Lurra Eskuratzeko Legea onartu zuen, zeinaren bidez lurjabe zurien esku zeuden eremuak desjabetu zituen. Lege berriaren helburua lur horiek herritarren artean banatzea bazen ere, herrialdeko ekonomiak gainbehera egin ahala, oposizioak egotzi zion presidenteari jabetzak haren gertukoen esku utzi izana. Horrez gain, desjabetzeek eragina izan zuten ekonomian eta, herrialde aberatsa izan arren, nazioartera jo behar izan zuten elikagaiak eskuratu ahal izateko; izan ere, lurjabe berriek ez zuten baliabiderik eskuratu berri zituzten eremuak ustiatzeko.[1]

2008ko hauteskundeak polemika eta odol isurtze handien artean egin ziren: Aldaketa Demokratikoaren Aldeko Mugimendua (MDC) oposizioko alderdiaren aldeko 200 lagunetik gora hil eta milaka torturatu zituzten. Hauteskundeen ondoren, Mugabek esan zuen "Jainkoak soilik" apartatu ahal zuela boteretik. Egoerak bultzatuta, bi alderdiek batasun gobernua eratu zuten, eta Mugabek MDCko buru Morgan Tsvangirairekin banatu zuen boterea.[3]

2017ko azaroan, Emmerson Mnangagwa presidenteordea eta Zimbabweko independentzia gerrako heroia kargugabetu zuen Mugabek. Handik astebetera, armadak haren aurkako estatu kolpea eman zuen. Horren ondoren, agintea utzi behar izan zuen. ZANU-PF alderdiko buruzagitza ere kendu zioten.[4][2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Elizegi Egilegor, Arantxa. Robert Mugabe hil da, Zimbabweko presidente ohia. Berria egunkaria, 2019ko irailak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-06).
  2. a b Mugabek utzi egin du presidente kargua. Berria egunkaria, 2017ko azaroak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-06).
  3. a b c Mutuberria Alkorta, Jon. Soslaia. Robert Mugabe: 33 urtez boterean, iruzurraren susmopean. Berria egunkaria, 2013ko uztailak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-06).
  4. Alberdi, Iosu. Militarrek Zimbabwe hartu dute, eta Mugabe presidentea atxilotu. Berria egunkaria, 2017ko azaroak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-06).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Mugabe