Robert Lucas, Jr.

Robert Lucas» orritik birbideratua)

Robert Emerson Lucas, Jr. (Yakima, Washington, 1937ko irailaren 15a - Chicago, 2023ko maiatzaren 15a) estatubatuar ekonomista izan zen. Ekonomiako ikasketak egin zituen eta Chicagoko Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa. Irakasle izan zen; besteak beste, Chicagoko Unibertsitatean. 1970eko hamarraldiaz geroztik ikerketa makroekonomikoan eragin gehien izan zuten ekonomistetako bat izan zen. Bere lanekin ekarpen garrantzitsua egin zuen etxean, enpresetan eta hainbat erakundetan erabaki ekonomikoak hartzerakoan kontuan hartu beharreko aldagaiei dagokienez. Lucasek eragile ekonomikoen inguruko itxaropenari buruzko ikerketak egin zituen; garrantzi handia izan dute ikerketa horiek, itxaropenen arabera jokatzen baitute gizabanakoek era batera ala bestera, eta haien arabera nagusitzen baita joera ekonomiko jakin bat ala bestea.

Robert Lucas, Jr.

(1996)
American Economic Association (en) Itzuli presidentea

2002 - 2003
Bizitza
JaiotzaYakima (Washington)1937ko irailaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaChicago metropolitan area (en) Itzuli
HeriotzaChicago2023ko maiatzaren 15a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nancy Stokey (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea 1964) Doktoretza : ekonomia
Chicagoko Unibertsitatea 1959) Artean graduatu : zientzia historikoa
Roosevelt High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaH. Gregg Lewis (en) Itzuli
Dale W. Jorgenson (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Marcel Boyer (en) Itzuli
Costas Azariadis (en) Itzuli
Jean-Pierre Danthine (en) Itzuli
Paul Romer
Erzo G.J. Luttmer (en) Itzuli
Marianne Baxter (en) Itzuli
Boyan Jovanovic (en) Itzuli
Jo Anna Gray (en) Itzuli
Max Gillman (en) Itzuli
Matthias Doepke (en) Itzuli
Esteban Rossi-Hansberg (en) Itzuli
Xiaodong Zhu (en) Itzuli
Alan C. Stockman (en) Itzuli
Hwagyun Hagen Kim (en) Itzuli
Hugo Rodríguez Mendizábal (en) Itzuli
Eisuke Okada (en) Itzuli
Robert G. Crawford (en) Itzuli
Marc Teignier Baque (en) Itzuli
Lorenzo Caliendo (en) Itzuli
Joao Pedro Hrotkó (en) Itzuli
Önsel Emre (en) Itzuli
Carlos Pérez Verdía (en) Itzuli
Kamilya Tazhibayeva (en) Itzuli
Francisco Luis Roch (en) Itzuli
Eswar Prasad (en) Itzuli
Toshihisa Toyoda (en) Itzuli
Peter Zadrozny (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Carnegie Mellon Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Econometric Society (en) Itzuli
Mugimenduanew classical macroeconomics (en) Itzuli

1970eko hamarraldia arte, ekonomistek zioten kontsumitzaileek besteren esperientzien araberako itxaropena zutela, baina Lucasek printzipio hori okerra zela azaldu zuen aurreikuspen arrazionalen hipotesi deritzon azalpenaren bidez. Hipotesi hori 1961ean eman zuen John Muthek, baina Lucasek zabaldu egin zuen, eta horrela lortu zuen benetako arrakasta 1970eko hamarraldian. Hainbat aldagai makroekonomikori buruzko ikerketez gainera, Lucasek ikerketa-eremu berriak aurkitu ditu; adibidez, negozioen zikloetako orekaren teoria. Berak egin zituen lehenengo urratsak nazio-aurreikuspenen ekonometria deritzonean ere, zeinetarako asmatu zuen hipotesi berri bat, aldagai nagusien aurreikuspenen analisirako metodo estatistiko eraginkorrenak aurkitzeko. Ekonomiako Nobel saria eskuratu zuen 1995ean, nazio-aurreikuspenen hipotesia landu eta aplikatu izanagatik eta politika ekonomikoaren ezagutza sakontzeko egindako lanagatik. Lucasen idazlan aipagarrienak Understanding Business Cycle (1977, Negozioen zikloaren azalpena) eta Unemployment Policy (1978, Langabezia politika) dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu