Robert Gurik

antzerkigile kanadarra

Robert Gurik (Paris, 1932ko azaroaren 16a) kanadar antzerkigilea da. Quebeceko antzerkigile oparoenetako bat izan zen 60ko eta 70eko hamarkadetan.

Robert Gurik
Bizitza
JaiotzaParis1932ko azaroaren 16a (91 urte)
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta eleberrigilea
IMDB: nm0348622 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gurasoak hungariarrak zituen, eta 1950ean joan zen sorterritik, Frantziatik, Kanadara. Montrealgo Institutu Politeknikoan egin zituen ikasketak: ingeniari-titulua atera zuen, eta ingeniari gisa lan egin zuen 1972ra arte. Handik aurrera, antzerkigintzan sartu zen buru-belarri. Centre D´essai Des Auteurs Dramatiques erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Armand Gatti frantses antzerkigilearen eraginpean, Quebeceko ingurune, hedabide, kontsumismo eta egoera politiko-soziala aztertu zituen. Bertolt Brechten antzerkigintzaren baliabide tipikoak erabili zituen.

Lan nagusiak hauek ditu: Les portes (1965, "Ateak"), Le pendu (1967, "Urkatua"), Hamlet, prince du Québec (1968, "Hamlet, Quebeceko printzea"), La palissade (1971, "Oholesia"), Le procès de Jean-Baptiste M. (1972, "Jean-Baptiste M.-ren auzia") eta Le champion (1977, "Txapelduna"). Bi eleberri idatzi ditu: Spirales (1966, "Espiralak") eta Jeune délinquant (1980, "Gazte gaizkilea").

Erreferentziak aldatu