Rober Gutiérrez

Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Rober Gutiérrez (Gasteiz, Araba, 1970eko urriaren 6a). Gaur egun, euskara irakaslea DBHn eta Batxilergoan. Alor sozioekonomikoan euskararen sustapenari eta kudeaketari erabat lotutako ibilbidea 1998tik.

Rober Gutiérrez

Bizitza
JaiotzaGasteiz1970eko urriaren 6a (53 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
KidetzaBai Euskarari Elkartea

1993tik AEKn euskara irakasle izandakoa eta Korrika lantaldean aritutakoa. 1998an Kontseiluak sustatutako Bai Euskarari kanpainaren, Bai Euskarari Akordioaren eta Plan Estrategikoaren lantaldeko kidea izan zen eta hortik sortutako Bai Euskarari Ziurtagiriaren beraren arduraduna 2000tik. 2007an Bai Euskarari Elkartea sortu zen[1] eta 2024ko otsailera arte, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria[2] izan da.

Alor sozioekonomikoaren espazioetan euskara baliatzeko hainbat tresna, baliabide zein proiekturen sustatzaile eta kudeatzailea: Bai Euskarari Ziurtagiria, Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Lanabes – Araban Euskara Lanean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Soziolinguistika klusterraren Eralan 3[3] proiektuko kidea.

‘Hiznet, Hizkuntza Plangintza’ graduondokoan irakasle 2006tik.

Arabako Foru Aldundiaren Euskara Batzordeko kidea. Gasteizko Udaleko Euskara Elkarguneko ordezkaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Foroko kidea. GEU Elkartearen talde dinamizatzaileko kidea.

Erreferentziak aldatu

  1. «Ziurtagiriaren Elkartea» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  2. Elkartea, Bai Euskarari. «Bai Euskarari Elkartea» Bai Euskarari Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  3. «ERALAN 3: Euskararen erabilera lan munduan» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).

Kanpo estekak aldatu