Rio de la Plata[1] (euskaraz: «Rio de la Plata ibaia») Hego Amerikako itsasadar zabala da, Ozeano Atlantikoan, Paraná eta Uruguai ibaien bokaletik aurrera, Argentina eta Uruguai artean dagoena. 287 kmko luzera du eta 40 km zabal da gune estuenean, eta 220 km zabalenean; hori dela eta, munduko bokalerik zabalena da.

Rio de la Plata
Datu orokorrak
MotaEstuario eta ibai
Luzera290 km
Geografia
Map
Koordenatuak34°52′59″S 56°42′49″W / 34.8831°S 56.7136°W / -34.8831; -56.7136
Estatu burujabe Argentina
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera4.144.000 km²
Arro hidrografikoaRío de la Plata Basin (en) Itzuli
Ur-emaria22.000 m³/s
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa
Mendizaletasuna

Ertzeko lurraldeak lauak dira eta hondarralde ugari ditu, Parana eta Uruguai ibaiek garraiatzen dituzten gaien pausatzearen ondorioz. Hiri eta portu guztiz garrantzitsuak daude Rio de la Plata itsasadarraren ertzean: Buenos Aires eta La Plata Argentina aldean eta Montevideo Uruguai aldean. Bokaleko uharterik handiena Isla Martín García da, eta Argentinan dago.

Historia aldatu

Juan Díaz de Solís espainiarra izan zen bokalea ikusi zuen lehendabiziko europarra, 1516an, Ozeano Atlantiko eta Ozeano Barearen arteko igarobidea bilatzen ari zela. 1519an, Magallaesen espedizioa bertan trabatu zen ere bai, uste baitzuten Ozeano Barera igarotzeko bidea izan zitekeela; itsasadarra esploratu zuten. 1536ko otsailaren 2an, Pedro de Mendozak Buenos Aires sortu zuen. 1578an Francis Drakek eskualdea bisitatu zuen.

Bigarren Mundu Gerran, 1939ko abenduaren 13an, bokaleko uretan, Admiral Graf Spee alemaniar korazatuak zenbait britainiar guduontzi erasotu zituen; ez zuen garaipena lortu eta Montevideoko portura ihes egin behar izan zuen[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu