Rijl al Awwa, μ Virginis (μ Vir / 107 Virginis), izarraren izen arrunta da.[1] Gure eguzki-sistematik 61 argi-urteko distantziara, Virgo konstelazioko 9. izarrik distiratsuena da +3,90eko itxurazko magnitudearekin.

μ Virginis

Rijl al Awwa Virgon.
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Virgo
Igoera zuzena 14h 43m 03.6s
Deklinazioa −5° 39' 30"
Astrometria
Distantzia60.9 ± 1.1 au
(18.7 ± 0.3 pc)
Beste izendapenak
Rijl al Awwa, 107 Virginis, BD-05 3936, FK5 545, Wo 9491, HD 129502, HIP 71957, HR 5487, SAO 140090.

Izena aldatu

Rijl al Awwa izenak, arabieraz رجل العوى rijl al-‘awwa’, "(txakur) zaunkariaren oina" esan nahi du. δ Libraerekin batera Mulu izi izeneko akadiar ilargi asterismoaren zati zen, titulu hau Vindemiatrixi (ε Virginis) ere ematen zaiolarik. Sogdianan Gasarwa zen, "liderraren ondokoa", hau, Syrmak (ι Virginis), κ Virginisek eta λ Virginisek osatutako asterismoa delarik.

Ezaugarriak aldatu

Rijl al Awwa F2V espektro motako izar bat da, 6715 kelvineko tenperatura efektiboa duelarik. Gure eguzkia baino 7,5 aldiz argitsuagoa, eguzki diametroa baino 2,1 aldiz diametro handiagoa du.[2] Ez dago adostasunik bere proiektaturiko errotazio abiadurari buruz, 30 km/s3 eta 47 kms4 artean kontsultaturiko iturriaren arabera. Dena dela, bere moduko izar bati dagokion bezala, gure eguzkiak baino azkarrago biratzen du, honen abiadura 2 km/skoa delarik.

Egile batzuen arabera Rijl al Awwaren metal edukia eguzkiarenaren antzekoa den arren, beste ikerketa batek metaltasun txikiko izartzat jotzen du, bere burdin ugaritasun erlatiboa gure eguzkiarenaren %60koa delarik. Gure eguzkia baino %55 masiboagoa da. 1300 milioi eta 1500 milioi urte bitarteko adina du, sekuentzia nagusian emango duen denboraren erdia delarik.

Erreferentziak aldatu

  1. Allen, R. H.,. (1963). Star Names: Their Lore and Meaning. New York: Dover Publications Inc., 473 or. ISBN 0-486-21079-0..
  2. Malagnini, M. L.; Morossi, C.. (1990eko azaroa). «Accurate absolute luminosities, effective temperatures, radii, masses and surface gravities for a selected sample of field stars» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 85 (3): 1015–1019. Bibcode1990A&AS...85.1015M..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.