Rigako gudua 1919ko maiatzaren 22-23an Rigako hirian gertatutako borroka izan zen. Guduan Rüdiger von der Goltz alemaniar jeneralaren Baltische Landeswehrrak Letoniako Sobietaren tropak kanporatu zituen, eta behin-behineko gobernu Boltxebikea alde egin zuen.

Rigako gudua
Letoniako independentzia Gerra
Data1919ko [maiatzaren 22]]a - maiatzaren 23a
LekuaRiga ( Letonia)
EmaitzaGermano-Letoniar garaipena
Gudulariak
Letonia Letonia
Alemaniar Inperioa Baltische Landeswehr
Letoniako Sobietar Errepublika Sozialista (1919)
Buruzagiak
Letonia Janis Balodis
Alemaniar Inperioa Rüdiger von der Goltz
Yukums Vācietis
Indarra
40.000 soldadu inguru 45.000 soldadu (zenbaki eztabaidatua)
Galerak
Ezezagunak, baxuak Ezezagunak

Aurrekariak aldatu

Kurzeme eta Semilaiako lurren askapen operazioaren ostean, Martxoak 3an hasi zena, Rigarantz martxa atzeratu egin zen. Ulmanisen gobernuaren interferentzia ematen da atzerapen honen arrazoi gisa, gutxienez Landswehrraren iritzian. Hala ere, haien idatziak kontu handiz tratatu behar dira. Haien ustez Karlis Ulmanisen helburua Letoniar tropek Riga askatzea zen, alemaniarren ordean, moral bultzada handia izango zelako. Apirilaren 16an eman zen putsch pro-germaniarra suposizio honetan oinarritzen da. [1]


1919ko maiatzak 7an, Versaillesen, Alemaniarekin bakea finkatuko zuen itunaren lehen zirriborroa aurkeztu zen, eta bi asteko margina eman zieten alemaniar diplomatikoei sinatzeko. Zirriborro honen 433. artikuluak Brest-Litovskeko itunean lortutako Baltikoko lurrak abandonatu behar zituztela zion, eta momentuan zeuden tropa guztiek alde egin behar zuten.

Egoera diplomatiko kritikoa ikusita, eta Landeswehrraren momentuzko ahultasuna antzematuz, Rigaren askapena gai politikoa bihurtu egin zen. Letoniarrek, momentu honetara arte gutxi-gora-behera alemaniarren laguntzaren "alde" egon baziren ere, orain mesfidantzaz ikusten zuten tropa inperialen presentzia jarraitua. Baltische Landeswehrra ikuspuntu legal batetik alemaniatik at zegoen (Errusiako Gerra Zibilean borrokatzen zeuden bolondresak baitziren) baino von der Goltzek Berlinera mugitu zen maiatzaren hasieran dena den, baimena eta errefortzuak eskatzeko helburuarekin. Ententearen betebeharrak asetzeko, Alemaniar gobernuak Landeswehrra "Letonia barneko gatazkaren parte zela" aldarrikatu zuen, eta von der Goltzek aurrera egiteko baimena lortu zuen.

Landeswehrraren agintaritzak 1917an alemaniarrek egin zuten bezala erasotzea proposatu zuen; hau da, Iecava eta Ikšikiletik aurrera eginez hiria inguratuko zuten, eta handik gutxira setio egoera hasiko zen. Hala ere, Letoniar behin-behineko gobernu nazionalistak plan honi ezetz esan zion alemaniar 1. atzeraguardia-dibisioaren presentziagatik. Von der Goltz Liepājatik Jelgavara mugitu zen, eta handik operazio-plan berriak zuzentzen hasi zen.

Von der Goltzen helburuak Rigatik haratago zihoazten; Riga hartu ondoren Vidzemeko lurraldea askatuko zutela aurreikusi zuen, eta handik Petrogradorantz zuzenean egingo zuten, estoniar eta Guardia Zuriarekin batera. Maiatzaren hasieran, Estoniako ordezkari militarrak, Liepājan zegoena, estoniar indarrek Vecgulbeniko trenbide-bidegurutze garrantzitsua okupatzeko asmoa zutela von der Goltzi jakinarazi zion; agian baita Krustpils ere, horrela Vidzeme boltxebikeetatik askatuz. Iparraldean zeuden estoniarrekin batera, poloniarrek maiatzaren erdialdean Daugavpilserantz ekin zioten erasoari. Letoniako Sobietar tropek Errusiako Armada Gorriarekin lotura galtzeko mehatxua erreala bihurtu zela ikusi zuten, eta Rigari militarki eustea gero eta zailagoa zen. Apirilaren 23an, Yukums Vācietis, Armada Gorriko buruzagiak, Errusiako Gerra Zibileko gudu erabakigarriak Letoniako ekialdeko eta hegoaldeko fronteetan gertatzen ari zirela Vladimir Lenini jakinarazi zion, eta errefortzuak bidaltzea eskatu zion.[2]

Eraso plana aldatu

Alemaniar unitate militarrak erabiltzeko azken aukeraz baliatuz, von der Goltzek Rigaren aurka erasoa aurrera joan zedin agindu zuen, Alfred Fletcher Landeswehr komandantea buru izango zuena. Eraso planek Letoniako Hegoaldeko Brigadak eta Alemania-Baltikoko unitateak Kalnciem eta Slokaseko posizioetatik erasotzea eskatzen zuten. Burdinazko Dibisioak, alemaniar boluntarioek osatua, Jelgavatik Rigarantz mugitu ziren, eta atzeko laguntza eman behar izan zien erasotzaileei. Jorka dibisioak eta Bauska batailoiak eskuineko hegala hornitu behar zuten. Alemaniarren 1. atzeraguardia-dibisioa erreserban mantendu zen, badaezpadakoan.

Rigaren aurkako erasoa maiatzaren 12rako zegoen aurreikusita; hala ere, Andrievs Niedraren bahiketa (Alemaniaren aldeko Letoniako politikaria) planak denbora batez gelditu zituen. Niedrak maiatzaren 17an gatibutzatik ihes egitea lortu ondoren, erasoa maiatzaren 22ra atzeratu zen. Armada zuriak, bere partetik, garai honetan Petrogradorantz bideratu zuen bere erasoa eta maiatzaren 21ean Krasnoiarskera iritsi zen. Letoniar sobietarrek, errefortzurik ez jasotzeaz gain, bere indarrak iparraldeko fronteko sektore mehatxatuagoetara bidali zituzten. Mugimendu honen bitartez sobietarrek justifikatu zuten Rigako borrokarik-gabeko galera.

Indarren konparaketa aldatu

Sobietar iturrien arabera, Riga erori bezperan, Letoniako boltxebikeek 600 kilometroko fronte luzea heldu behar zuten estoniarren, alemaniarren eta poloniarren aurka. Maiatzaren 1ean 28.180 soldadu, 1.827 zaldun, 605 metrailadore, 98 kanoi, mortero batzuk, 12 hegazkin zeuden frontean. Ofizialki 45.000 soldadu zeuden armadan, baina, egia esan, askoz gutxiago zeuden: gaixotasunak eta gosea ziren nagusi. Von der Goltzek, bitartean, 6. erreserba-talde zituen, 170 km-ko luzera zuen frontean: 40.000 soldadu guztira.

 
Baltische Landeswehrra Riga erasotzen, 1919ko maiatzak 22

Bi aldeetako ofizial eta soldadu kopurua gutxi-gora-behera ezagutzen bada ere, borroketan parte hartu zuten Alemaniako eta Burdin Dibisioko soldaduen kopurua ez da argi ezagutzen, unitate askok, gobernuaren murrizketen ondorioz, atzeraguardian laguntza-funtzioak baino ez baitzituzten betetzen.

Slokas-Kalnciems norabiderako erasoan Landeswehrrak 8 batailoi, 6 eskuadroi eta 4 artileria-bateria zituen 3.700 soldadu alemaniarrez osatutako hiru batailoitan, 1.580 letoniarrez osatutako hiru batailoitan, Anatol Lievenen 400 soldadu errusiarrez osatutako batailoian eta von Medemen 400 soldaduz batailoian. Armada Gorriak 1. eta 2. dibisioko bost batailoi zituen hemen; 1.784 soldadu, 57 metrailadore, 6 arma arin eta 2 arma astun guztira.

Jelgavako posizioan zeuden Burdinazko Dibisioaren partaideek 9 batailoi zituzten, 4.500 soldadurekin, 420 zaldunekin, 110 metrailadoreekin, 202 eskuko metrailadorerekin, 28 arma arinekin eta 8 arma astunekin. Haien aurka, Armada Gorriak 8 batailoi aurkeztu zituen 2540 soldadurekin, 54 metrailadore, 6 argi eta 4 arma astunekin, tren blindatu bat. Guztira, 4.512 gizon. Historialari sobietarrek Landeswehr eta Burdinazko Dibisioko 15.000 soldaduk haien 8.127ren aurka Riga erasotu zutela kalkulatu zuten. [3]


Maiatzaren 22ko gauean, Lielupeko frontean eraso handi bat hasi zenean, egungo Jūrmalatik Jelgavarantz 663 ofizial eta 5.405 soldaduk aurreratu egin ziren. Sobietarren aldean 1., 2., 3., 10., eta 16. rifle errejimenduak, Daugavgrīva gotorlekuaren 1. errejimendua, 2 zapadore unitate eta 4 eskuadroik parte hartu zuten; gehiegizko estimazioa 10.000-14.000 soldadukoa da. Sobietarren estimazioak gehiegizkoak izateagatik baztertu egin dira. [3]

Erasoa aldatu

 
von Manteuffellen hilobia, gaur egun
 
Baltikoko Frontea, 1919, Sobietarrak atzera egin ondoren

Maiatzaren 22tik 23rako gauan hasi zen "Tennenberg" ezizenaz ezagutu zen operazioa. Alfred Fletcher maiorrak zuzendutako Landeswehr-unitate Baltikoek Letoniako sobietarren 2. fusilarien errejimenduaren defentsa hautsi zuten eta Rigako hego-mendebaldean dagoen Tīreklineko lakuan aurrera egin zuten. Aldi berean, 1. Fusilari errejimenduak Balodis ofizialak zuzendutako letoniar brigadak geldiarazi ezin izan zituen, Babyte aintziraren eta Baltikoko kostaldearen arteko posizioetan. Letoniar brigadak eta Landeswehr Baltikoko bolondres alemaniarrek Dzilnasen ondoan bat egin zuten, eta gero Riga aldera jo zuten hiriaren erdigunera doan bidetik. Bestalde, Burdinazko Dibisioak Rigarako bideari ekin zion Mitawatik, hegoaldetik. Sobietar 3. eta 10. fusilarien errejimenduek erresistentzia gogorragoa erakutsi zuten, batez ere Olaine aldean, 3. errifle errejimenduak hartzen zuen tartean. Hala ere, handik gutxira atzera egin behar izan zuten. Atzeraguardiako alemaniar unitateek Bauskatik iparraldera mugitu ziren.[4] Eguerdi aldera, Baltische Landeswehrraren unitateak Pārdaugavako Riga auzunera iritsi ziren, bidean inolako erresistentzia larririk aurkitu gabe. Daugava ibaiaren gaineko zubia arazorik gabe zeharkatu zuten ere. Letoniako Sobietar Armadaren agintea erresistentzia antolatzen saiatu zen Daugava ibaiaren eskuineko ertzean, Riga erdialdean, baina ez zen gai izan behar adina indar biltzeko. Aliatuen hegazkinek eta itsas-armadak lagundurik, hiria Rigako golkotik eraitsiz, germaniarrek hiria hartu zuten borroka gehiegirik gabe. Hans von Manteuffel kapitaina, Landeswehrraren eraso-unitatearen agintaria, borrokan hil zen.

Burdinazko Dibisioa maiatzaren 23ko 16:00ak aldera Rigako erdigunera iritsi zen. Gero, Baltische Landeswehr unitateak ekialderantz eta iparralderantz abiatu ziren, eta Baltezer eta Odisexezer aintziretara iritsi ziren. Gauja eta Ikxoileko hiriak maiatzaren 26rako askatu zituzten. Burdinazko Dibisioa ekialderantz mugitu zen, egoera aprobetxatuz. Hala, Rigako operazioaren ondoren, Dvina-Daugava ibaiaren ekialdeko ertzean alemaniarrek zubi-buru esanguratsu bat sortu zuten, eta frontea ia bertikalki zihoan iparraldetik hegoaldera. Horrela, iparralde eta ekialdera eraso gehiago egiteko aukera zabaldu zen, Latgaliarantz. [3][2].

Izu zuria aldatu

Riga, Letoniar gobernu nazionalistaren eskuetan jada, hiru zatitan banatu zen; Letoniako Balodis Brigadak, Baltische Landeswehrrak eta Burdinazko Dibisioak kontrolatua. Azken bi horietan, Letoniako agintari boltxebikeekin kolaboratzeagatik susmagarriak ziren pertsonen aurkako errepresioak hasi ziren berehala. Praktikan, ekintza errepresiboek boltxebikeen alde egin ez zuten letoniarrei ere eragiten zieten. Auzitegiek heriotza-zigor ugari ezarri zituzten, eta kasu askotan judiziorik gabe ere fusilatzen ziren. Riga okupatu eta hilabete eta erdira, alemaniarrek hiriko 4.500 biztanle inguru fusilatu zituzten. Exekuzio arbitrarioek letoniarrez osatutako brigaden protestak piztu zituzten, eta letoniarrek alemaniarrekiko zuten jarrera are gehiago hondatzea eragin zuten, baita Niedraren gobernuarekiko ere, hauek Rigara joan eta alemaniarrek bakean onartu zituztelarik. Hala ere, letoniar brigaden agintaria zen Janis Balodisek Ulmanisen gobernuarekin lankidetzan aritzeko aukerak bilatzen hasi zen, azken hau britainiarren babespean baitzegoen.[5] Sobietarren aldeko gutxi batzuek, denbora batez, hirian gerrilla-erresistentzia eratu zuten. Onodorioz, alemaniar unitateek blokeak "garbitu" bitartean, erresistentzia armatua erakutsi omen zuten han eta hemen. Marija kaleko zubian, Teatra bulebarraren aurrean, alemaniarrei aurre egin zieten 10 boltxebikeri tiro egin zieten, eta gorpuak hiriko ubidera bota zituzten. Maiatzaren 26an berreskuratu zituzten, lurperatzeko. Gutxienez 204 exekutatu Matasako hilerrira eraman zituzten lehen egunetan. Aurrerago fusilatuak kartzela nagusiaren ondoan lurperatu zituzten. Maiatzaren 29an susmagarrien harrapaketa zabala eman zen, eta kalean preso zeuden askok zuzenean tirokatuz exekutatu zituzten. [5]

Talde exekuzioak ekainean zehar jarraitu zuten, eta soilik Ententearen interbentzioaz gelditu ziren, azkenik, uztailak 5ean; alemaniarrak hiria abandonatu zuten eguna.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu