Ricky Rubio

saskibaloi jokalari espainiarra

Ricard Rubio Vives (El Masnou, 1990eko urriaren 21a) saskibaloi jokalaria da. Joventuten eta FC Barcelonan jokatu du, antolatzaile lanetan. Minnesota Timberwolvesek fitxatu zuen 2011n NBAn jokatzeko.

Ricky Rubio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRicard Rubio Vives
JaiotzaEl Masnou1990eko urriaren 21a (33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Club Joventut de Badalona2005-2009
Minnesota Timberwolves2011-2017
FC Barcelona2009-2011
Utah Jazz2017-2019
Phoenix Suns2019-2020
Minnesota Timberwolves2020-2021
Cleveland Cavaliers2021-
Spain national under-16 basketball team (en) Itzuli2006-2006
Espainiako saskibaloi selekzio nazionala2008-
FC Barcelona2024-
Draft NBA Minnesota Timberwolves
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Kirol zenbakia3
Pisua86 kilogramo
Altuera193 zentimetro

therickyrubiofoundation.org
IMDB: nm3229658 Facebook: rickyrubio9 Twitter: rickyrubio9 Instagram: ruuufio Edit the value on Wikidata

192 zentimetroko garaiera du; hala ere, beso-luzeragatik (206 zentimetro) nabarmentzen da. Bere beso-luzerari esker defentsa ona egiten du, eta maiz lapurtzen du baloia.

Estatu Batuetan, Rickyren jokatzeko modua Peter Maravichekin konparatzen dute, eta gainera fisikoki oso antzekoak dira. Rickyren anaia Marc Rubiok bi urte gehiago dauzka, eta [Joventuteko behe-mailetan jokatzen du.

Ibilbidea aldatu

Hastapenak aldatu

Hamar urte arte futbolean jokatu zuen, baina geroago saskibaloira jo zuen. Espainiako saskibaloian marka bat lortu zuen, ACB ligan debutatzen jokalaririk gazteena izan zelako, 2005. urtean C.B Granadaren aurkako partidan hain zuzen ere. Granadako partida hartan bost minutuz jokatu zuen, bi puntu saskiratu zituen, asistentzia bat eman zuen eta bi baloi berreskuratu zituen. Joventutek irabazi zuen, emaitza 72-82 izan zen.

FC Barcelona aldatu

Barcelonak milioi asko ordaindu zuen Rickyrengatik, 3,7 milioi euro hain zuzen ere. Tentsio handia izan zen, eta horregatik Penya eta jokalaria elkarrengandik urrundu ziren. Horren guztiaren ondorioz, Joventut eta Ricky Rubioren arteko harremana hautsi zen. Izan ere, Kataluniako bi talde horien arteko lehia handia da, eta Rickyk Joventuten arerio nagusira jo zuen azkenean.

NBA aldatu

Espaniako selekzioa aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricky Rubio