Ribe Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen Esbjerg udalerriko herria da. Danimarkako hiri zaharrena da.

Ribe
Ribe
herria
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaHegoaldeko Danimarkako eskualdea
Jatorrizko izenaRibe
Posta kodea6760
Geografia
Koordenatuak55°19′38″N 8°45′47″E / 55.32722°N 8.76306°E / 55.32722; 8.76306
Map
Altuera5 m
Demografia
Biztanleria8.317 (2020)
Informazio gehigarria
Sorrera705-710
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGüstrow, Balleroy, Ely, Krems an der Donau, Leikanger, Ratzeburg eta Strängnäs udalerria
ribe.dk

Historia aldatu

 
Ribeko Katedrala

Ribe 705-710 urteen inguruan sortua bide da, nahiz eta lehendabiziko aipamena 854. urtekoa den; edonola ere, Danimarkako hiri zaharrena da.

860. urtean, Hamburg-Bremengo artzapezpiku Ansgarrek Europa iparraldea kristautzeko misioan, Danimarkako erregeari eskatu zion Eskandinaviako lehenengo eliza kristaua Riben eraiki behar zela. Izan ere, Ribe baitzen inguru hartan merkataritza mugimendu handiena zuen herria. Hala ere, ez zen katedralik eta apezpikurik han izan 948 arte.

1460an, Riben sinatu zen Ribeko Ituna. Haren bitartez, Kristian I.a Danimarkakoak eta hainbat alemaniar noblek Danimarkako Schleswigeko dukerria eta Alemaniako Holsteingo konderria bateratzea erabaki zuten, eta Danimarkaren menpe geldituko zen, Hego Jutlandia (Sønderjylland) izenarekin.

1580ko irailaren 3an sute itzela gertatu zen: 11 kale eta 213 etxe erre ziren. 1634ko urriaren 11 eta 12an, ekaitz batek sei metroko olatuak eragin zituen, eta herria suntsitu. Ez zen 1976 arte dikerik eraiki, itsasoari aurre egiteko. Hondamendi haiek gorabehera, Ribeko alde zaharreko 100 etxek ondo iraun dute, eta ondare nazional izendatuak daude.

2007an Esbjerg, Ribe eta Bramming udalerriek bat egin zuten, Esbjerg udalerria eratzeko.

Demografia aldatu

Urtea Biztanleria
1500 ~5.000
1591 ~4.500
1641 ~3.500
1672 ~2.000
Urtea Biztanleria
1769 1.827
1801 1.994
1850 2.984
1901 4.243
Urtea Biztanleria
1976 7.452
1981 7.646
1986 7.709
1990 7.636
Urtea Biztanleria
1996 8.105
2000 7.984
2001 8.031
2002 8.033
Urtea Biztanleria
2003 8.006
2004 7.990
2006 8.081

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Ribeko Katedrala (danieraz Ribe Domkirke): 1125 eta 1160 artean eraikitako eliza erromanikoa da. XIV mendean estilo gotikoan handitu zen. Berezia da bere kanpaidorrea, "Ekaitzen kanpaien dorrea" izenaz ezaguna, eta Dronning Dagmar ligger i Ribe syg (Dagmar erregina gaixorik dago Riben) melodia jotzen duena.
  • Ribeko Vikingoen Museoa (Museet Ribes Vikinger)
  • Ribeko Arte Museoa (Ribe Kunstmuseum)

Ribetar ezagunak aldatu

  • Maren Spliid (1600-1641), Danimarkako sorginik ezagunena. Ribeko plazan erre zuten.
  • Emil Christian Hansen (1842-1909), garagardogintza modernoaren aita.
  • John Lauridsen (1959- ), futbol jokalaria.

Kanpo estekak aldatu