Riau-riau Iruñeko Sanferminetako ekitaldi bat zen, non Iruñeko Udalbatzako zinegotziak udaletxetik San Fermin bezperak abesteko San Fermin kaperara joaten ziren segizioan herritarrek Miguel Astrainek konposatu eta La Pamplonesa bandak jotzen zuen Astrainen bals ospetsua behin eta berriz abesten zuten, martxa motelduz eta eragotziz. Ekitaldia 1914 urtean abiarazi zen eta 1997 urtera arte ospatu zen. Urte horretan, ekitaldian izandako istiluak zirela eta, segizioa bertan behera utzi zen. Geroztik Mutilzarra peñak ekitaldia segiziotik at antolatu du baina 2012 urtean berreskuratu behar zen udalbatzako segizioarekin batera ospatuko zuela adierazi zuen; urte horretan, ordea, istiluak berriz ere gertatu eta bertan behera geratu zen ekitaldia.

Ikus gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea