Rho Cygni (ρ Cyg / 73 Cygni / HD 205435) Cygnus konstelazioko izar bat da, +4,00 itxurazko magnitudekoa. Ohiko izen arruntik ez duen arren, izar hau, ζ Cygni eta beste gertuko izar ilunago batzuekin batera Txinan Chay Foo (gurdi biltegia) bezala ezagutzen zen. Gure Eguzki-sistematik 124 argi urtera dago.

Rho Cygni
Behaketa
Distantzia Lurretik38,5566 pc
Itxurazko magnitudea (V)4,02, 5,47, 4,91, 3,31, 2,81, 2,47, 2,06, 1,96 eta 3,754974
Magnitude absolutua1,079
Mota espektralaG8IIIFe-0.5
Metaltasuna−0,16
KonstelazioaCygnus
Abiadura erradiala6,88 km/s
Igoera zuzena323,49522102088 °
Deklinazioa45,591838904294 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa7,81 Eguzki erradio
Masa2,16 M☉
Argitasuna37,1 L☉
Izendapenak

Rho Cygni G8III espektro motako erraldoi hori bat da, 5078 Kelvineko tenperatura efektiboarekin, beste iturri batzuk bere tenperatura apur bat altuagoa dela, 5114 eta 5125 kelvin artekoa dela dioten arren. Capella (α Aurigae)ko izarrik dizdiratsuenaren edo Vindemiatrix (ε Virginis)en antzekoa, hauek baino argitasun gutxiagokoa da, bere argitasuna gure eguzkiarena baino 40 aldiz handiagoa delarik. Bere diametroa gure eguzkiarena baino 9,7 aldiz handiagoa da, zenbaki hau linboaren iluntzeak, 1,82 arku segundu, zuzendutako bere diametro angeluarraren neurketa zuzenetik lortua. Bere ardatzaren inguruan 4,26 kilometro segunduko proiektatutako errotazio abiadurarekin biratzen du.

Rho Cygniren metaltasuna gure eguzkiarena baino txikiagoa da hidrogenoarenarekiko bere burdin edukia gure eguzkiarenaren %66 eta %79 artekoa delarik. Bere masa gure eguzkiarenaren 2,3 aldiz handiagoa da, eta bere estimatutako adina 710 eta 1060 milioi urte bitartekoa da.

Kanpo estekak aldatu