Rhizopoda

Protozooen filumeko zenbait izaki zelulabakarrez esaten da. Lokomoziorako organo modura pseudopodoak dituzte, eta fagozitosi bidez elikatzen dira.

Rizopodoak edo sarkodinoak izaki protista zelulabakar talde heterogeneoa da. Guztiak dira zelulabakarrak, batzuek estalkia dute eta beste batzuek ez. Euren ezaugarri garrantzitsuena pseudopodoak dituztela da, hau da, deformagarriak diren kanpo apendizeak, gutxi irauten duten eta zelularen gainazalaren luzaeraz sortzen direnak. Pseudopodo hauek mugitzeko erabiltzen dituzte, edo elikagai solidoak lortzeko. Protozoo guztien artean sinpleenak dira, baina agian ez dira primitiboenak. Batzuek barne edo kanpo eskeletoak dituzte, kalkareoak edo silizeoak. Bakuolak dituzte liseritarako, heterotrofoak dira eta enkistatzeko gaitasuna dute.

Ameba bat

Ez da talde natural bat, eta gaur egungo sailkapenetan ez da erabiltzeko, baina biologiako testu liburu askotan agertzen da, klaseo edo filum gisa, orokorrean Protozoo izeneko talde handiagoaren barruan. Lehen bertan Ameboidea, Foraminifera, Radiolaria eta Heliozoa sartzen ziren. Espezie tipikoa Amoeba proteous zen.

Euren pseudopodoen formaren arabera hiru azpiklase bereizten ziren:

  • Lobosea - Pseudopodoek lobuloak osatzen dituzte.
  • Filosea - Pseudopodoen harixkak osatzen dituzte.
  • Granoreticulosa - Pseudopodoak adarkatuak eta elkargurutzatuak dira.

Kanpo estekak aldatu