Rhagonycha fulva Cantharidae familiako kakalardoa da. Helduak 8-10 mmko luzera, gorputz arre-gorriska, eta elitroen atzeko muturra beltza du. Hauek gorputzaren amaiera estaltzen ez dutenez gero, abdomenaren atzeko aldea agerian duela ibiltzen da[1]. Intsektu txikiak harrapatzen ditu, baina nektar eta polena ere jaten du[2]. Ohikoa da Euskal Herriko belardi eta baratzeetan[1]. Europa eta Anatolian ugaria da, eta Ipar Amerikan sartua izan da.

Rhagonycha fulva
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCantharidae
GeneroaRhagonycha
Espeziea Rhagonycha fulva
Scopoli, 1763

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Rhagonycha fulva Heteropterus, 22. zenbakia. 2009ko uztaila. Gipuzkoako Entomologia Elkartea. Heteropterus.org
  2. Common Red Soldier Beetle - Rhagonycha fulva Naturespot.org.uk

Kanpo estekak aldatu