Renio

75 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Renioa elementu kimiko bat da, Re ikurra eta 75 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal zuri zilarkara, arraro, astun eta polibalente honek manganesoaren antzeko propietate kimikoak dauzka eta hainbat aleaziotan erabiltzen da. Renioa molibdenoaren ekoizpenaren azpiproduktu gisa erdiesten da. Renio-molibdeno aleazioak supereroaleak dira. Naturan aurkitu zen azken elementua izan zen eta Lurrean existitzen diren hamar elementurik garestienen artean dago.

Renioa
75 WolframioaRenioaOsmioa
   
 
75
Re
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaRenioa, Re, 75
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala7, 6, d
Masa atomikoa186,207(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d5 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 13, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 21,02 g/L
Urtze-puntua3.459 K
(3.186 °C, 5.767 °F)
Irakite-puntua5.869 K
(5.596 °C, 10.105 °F)
Urtze-entalpia60,43 kJ·mol−1
Irakite-entalpia704 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 25,48 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 3.303 3.614 4.009 4.500 5.127 5.954
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, -1, -2, -3
(oxido azido sendoa)
Elektronegatibotasuna1,9 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 760 kJ/mol
2.a: 1.260 kJ/mol
3.a: 2.510 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)135 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)188 pm
Erradio kobalentea159 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 48,0
Soinuaren abiadura4.700 m/s
Isotopo egonkorrenak
Renioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
185Re %37,4 Re egonkorra da 110 neutroirekin
187Re %62,6 4,35x1010 u α 1,653 183Ta
β- 0,003 187Os

Ezaugarri nagusiak aldatu

Renioak elementu guztien arteko urtze-punturik altuenetakoa dauka (wolframioak eta karbonoak soilik daukate altuagoa). Dentsoenetakoa ere bada, platinoak, iridioak eta osmioak soilik gainditzen baitute. Elementu guztien artean oxidazio-egoera gehien duena da: -3, -1, +1, +2, +3, +4, +5, +6 eta +7. Egoerarik arruntenak +7, +6, +4, +2 eta -1 dira.

Merkataritza-erabilerarako forma nagusia hautsa da, baina bateratu egin daiteke, metalaren dentsitatearen % 90 daukan forma konpaktu bat lortuz. Suberatzen denean, metal hau oso harikorra da eta bihurritu, kiribildu edo ijeztu egin daiteke. Renio-molibdeno aleazioa supereroalea da 10 K-eko (-263,15 °C) tenperaturan; wolframio-renio aleazioak ere supereroaleak dira 4 eta 8 K inguruan.[1] Renioa bera supereroalea da 2,4 K-eko (-270,75 °C) tenperaturan.[2][3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  1. (Ingelesez) Neshpor, V. S.; Novikov, V. I.; Noskin, V. A.; Shalyt, S. S.. (1968). «Superconductivity of Some Alloys of the Tungsten-rhenium-carbon System» Soviet Physics JETP 27: 13. Bibcode1968JETP...27...13N..
  2. (Ingelesez) Daunt, J. G.; Smith, T. S.. (1952). «Superconductivity of Rhenium» Physical Review 88 (2): 309–311.  doi:10.1103/PhysRev.88.309..
  3. (Ingelesez) Daunt, J. G.; Lerner, E.. The Properties of Superconducting Mo-Re Alloys. Defense Technical Information Center.[Betiko hautsitako esteka]