Renania-Palatinatua[1] (alemanez: Rheinland-Pfalz, ˈʁaɪ̯nlant ˈp͡falt͡s ahoskatua) Alemania hego-mendebaldeko estatua da. Mainz da estatuko hiriburua. 19.847 km²-ko azaleran lau milioi pasatxo biztanle bizi dira.

Renania-Palatinatua
Rheinland-Pfalz
Renania-Palatinatuko bandera
Bandera
Renania-Palatinatuko armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaMainz
Land buruaKurt Beck (SPD)
ISO kodeaDE-RP
Bozak Bundesraten4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak49°54′47″N 7°26′59″E / 49.91306°N 7.44972°E / 49.91306; 7.44972
Azalera19.847 km²
Demografia
Biztanleria4.084.844 biztanle
Dentsitatea0.21 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.rlp.de/

Geografia aldatu

Mendiz inguraturik dagoen eremua da, mendiak oso garaiak ez diren arren, altuena Erbeskopf (818m) baita. Hegoaldean Rhin inguruko mendilerroak (Rheinisches Schiefergebirge) ditu, iparraldean Eifel mendilerro bolkanikoa eta hauetaz gain Westerwald eta Taunus mendiak daude. Rhin ibaia hegoaldetik dator, Baden-Württemberg eta Hessen estatuekiko duen muga naturala delarik eta Koblentzan Luxenburgotik datorren Mosela ibaiarekin egiten du bat.

Renania-Palatinatuak mugakide ditu Alemaniako Sarre, Baden-Württemberg, Hessen eta Ipar Renania-Westfalia estatuak eta hauetaz gain Belgika, Luxenburgo eta Frantzia ere.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Renaniar Palatinatu»

1946ko abuztuaren 30ean eratu zen Prusiaren hegoaldeko lurrak izan zirenak eta Bavariaren menpe zeudenak elkartuaz.

Banaketa administratiboa aldatu

Hiru eskualdetan banatzen da eta guztira 24 barrutik osatzen dute Estatua. Hauetaz gain 12 hiri aske daude.

Eskualdeak aldatu

Hiri askeak aldatu


Barrutiak aldatu

 
  1. Ahrweiler (AW)
  2. Westerwaldeko Altenkirchen (AK)
  3. Alzey-Worms (AZ)
  4. Bad Dürkheim (DÜW)
  5. Bad Kreuznach (KH)
  6. Bernkastel-Wittlich (WIL)
  7. Birkenfeld (BIR)
  8. Eifel Bitburg-Prüm (BIT)
  9. Cochem-Zell (COC)
  10. Vulkaneifel (DAU)
  11. Donnersberg (KIB)
  12. Germersheim (GER)
  13. Kaiserslautern (KL)
  14. Kusel (KUS)
  15. Rhein-Pfalz (RP)
  16. Mainz-Bingen (MZ)
  17. Mayen-Koblentza (MYK)
  18. Neuwied (NR)
  19. Rhein-Hunsrück (SIM)
  20. Rhein-Lahn (EMS)
  21. Südliche Weinstraße (SÜW)
  22. Südwestpfalz (PS)
  23. Treveris-Saarburg (TR)
  24. Westerwald (WW)


Politika aldatu

2011ko martxoaren 27an izan ziren Saxonia Behereko parlamenturako azken hauteskundeak. SPD eta CDU alderdiak oso parekaturik gelditu ziren. SPD alderdiko Kurt Beck da gobernu burua

Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) % 35'7 42
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) % 35'2 41
90 Aliantza/Berdeak % 15'5 18
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) % 4'2 0
Ezkerra (Die Linke) % 3'0 0
Gainontzeko alderdiak % 8'1 0

Ekonomia aldatu

Alemania guztiko estaturik esportatzaileena da, ekoiztutakoaren %50a kanpoan saltzen baitu. Jarduera garrantzitsuenak, ardogintza, industria kimikoa, farmazia industria eta autogintza dira.

Mainz Alemaniako ardogintzaren hiriburua kontsideratzen da. Alemaniak dituen 13 jatorrizko izendapenetatik sei bertan daude, honako hauek hain zuzen ere; Rheinhessen, Pfalz, Mosel, Nahe, Mittelrhein eta Ahr. Renania-Palatinatuan 63.683 hektarea mahasti daude eta 2033an esate baterako 2'6 milioi hektolitro ekoiztu ziren.

Pertsona ezagunak aldatu

Argazki galeria aldatu

Gizateriaren Ondarea aldatu

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu Renania-Palatinatuko hainbat eraikin eta ingurune:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu