Reece James

futbolari britainiarra (1999-)

Reece James (1999ko abenduaren 8a) Inglaterrako jokalari profesional bat da, eskumako hegalean jolasten dau Chealsean, Premier Leaguean eta  Inglaterrako selekzio nazionalean ere.

Reece James

(2021)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakReece Lewis James
JaiotzaRedbridge (en) Itzuli1999ko abenduaren 8a (24 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaIsleworth and Syon School for Boys (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
England national under-19 association football team2017 / 201870
England national under-20 association football team2017 / 2019120
England national under-18 association football team2017 / 201730
Chelsea Football Club2018 / baliorik ez
Wigan Athletic Football Club2018 / 2019453
England national under-21 association football team2019 / 201920
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2020 / baliorik ez
 
Posizio edo espezialitateafull-back (en) Itzuli
Kirol zenbakia2
Altuera179 zentimetro

baliorik ez
Facebook: reecejames24 Twitter: reecejames_24 Instagram: reecejames FIFA: 400087493 UEFA: 250110362 Edit the value on Wikidata

James gaztea zanean sartu zan Chealseko eskolan eta jokalari profesionala bihurtu zen 2017an. Denboraldi horretan James kapitaina zen 18 urtetik beherakoen taldean FA Youth Cup txapelketa irabaztean, gainera Denboraldiko Jokalaririk onena izendatu zute.

Wigan Athletic taldera urte baterako utzita joan zen eta bueltatzerakoan Chealseako lehenengo taldera igo eben 2019an.

Inglaterrako hainbat gazte mailetan jolastu ondoren, James lehen aldiz deitu zuten Inglaterrako lehen taldean jolasteko 2020ko urrian, Galesen kontra beraren lehen txapelketa irabaziz.

Bizitzako lehen urteak aldatu

Reece Redbridgen jaio zen, Londresen[1] eta Isleworth eta Syon eskolara joan zen[2]. Futbolean aritzen den familia batekoa da. Bere arreba Lauren futboleko jokalaria da[3][4]eta Chealseko emakume taldean sinatu zuen 2021eko uztailean[5]. Beraien aita Nigel, futbol entrenatzailea da gaur egun. Jamaikarra da beraren aitaren aldetik[6].

Taldeko ibilbidea aldatu

Chealsea aldatu

Reecek sei urte euakazanean Chealseagaz entrenatzen hasi zen, baina zazpi urte eukazanean denpora gutxi egon zen Fulham taldean[7]. Chealseagaz jokalari profesionala bihurtu zen 2017ko martxoan. 2017-18 denboraldian 18 urtez azpikoen taldean kapitaina izan zen FA Youth Cup irabaztean, gainera denboraldi horretan akademiako jolakalaririk onena izendatu zuten. 2018 ko uztailan 4 urte gehiagoko kontratu bat sinatu zuen taldeagaz.

2018-2019 denboraldian: utzita Wigan Athletic taldearentzat aldatu

Hilabete horren ostean, Championshipeko Wigan Athletic taldera utzita joan zen 2018 eta 2019 denboraldian[8]. Lehen aldiz jolastu zuen talde horretan 2018ko abuztuaren 4an, Wigan taldearen denboraldiko lehen partidan. Reecek taldeari lagundu eutsan etxean 3-2 irabazten Sheffield Wednesday taldearen aurka[9]. Beraren lehen gola taldearekin azaroaren 4an izan zen 6. minutuan jaurtiketa libre batekin, etxean Leeds Uniteden aurka 2-1 galduta[10]. 2019ko martxoan, 2018-19ko Denboraldiko Talderako aukeratuta izan zen[11]. Hiru sari irabazi ebazan Wigan Athleticen denboraldi amaierako sarietan, Urteko Jokalariarena barne[12].

2019-2020 denboraldia: lehenengo taldea aldatu

2019ko irailaren 25ean, Jamesek lehen aldiz jolastu eban Chealsearekin, lesiotik itzuli ondoren. Bere lehen gola eta bi asistentzia eman ebazan 7-1 irabazita 2019ko EFL Txapelketako hirugarren errondan. James Chealseko gol sartzen gazteena bihurtu zen UEFAko Txapeldunen Ligan, 2019ko azaroaren 5ean Ajaxekin lortutako 4-4ko berdinketaren laugarren gola sartu ebanean[13]. Chealsearekin kontratua luzatu eban 2020ko urtarrilaren 16an[14].

2020-2021 denboraldian: UEFA Champions League saria aldatu

2020ko irailaren 14an, Jamesek bere lehen gola sartu eban Premier League-n, Chealseak Brighton taldearen aurka[15]. Abeduaren 5an, Reecek bere 50. partida jokatu zuen Leeds United-en aurka 3-1 irabaziz[16].

2021eko urtarrilean Reecek tratu txar arrazistak jasan zituen Interneten[17][18]. 2021 eko martxoan Instagrameko kontu ezabatu zuen jasotako tratu txarren ondorioz[19]. 2021 eko maiatzaren 29an Champions League irabazi zuen Chealseak 1-0 Manchester City-ren aurka finalean, Porton.[20]

2021-2022 denboraldia aldatu

2021eko abuzturen 28an, James lehen zatian kanporatu eben baloiari eskuagaz emoteagaitik azkenean partida 1-1 bukatu zan Liperpool-en aurka. Denboraldi amaieran James PFA Men’s Young Player of the Year sarirako izendatua izan zen.

2022-2023 denboraldia aldatu

2022ko irailaren 5ean, Jamesek sei urterako beste kontratu bat sinatu zuen Chealsearekin[21]. Beraren antzezpenak goraipatuak izan ziran 2022ko urrian, nahiz eta hilabete horren ondoren belauneko lesio izan zuen, eta mediku espezialista batek ikusi behar izan zuen[22].

Selekzio nazionala aldatu

Reccek beraren herriarekin (Inglaterrarekin) jokatu dau 18 urtetik 21 urtera arte. 2017ko maiatzean James gehitu eben 20 urte azpiko taldean 2017ko Toulon txapelketarako. Finalean hasi zan Inglaterrak Boli Kostari irabazi zionean beraren tituloa mantentzeko. Bi urte geroago berriro jokatu zuen txapelketa, baina oraingoan lesio bat izan zuen Txileren aurkako multzoen faseko partida batean.

2017ko uztailean 19 urtez azpiko taldean aritu zen, eta 19 urtez azpiko UEFAko Europako Txapelketa irabazi zuen. Lehen aldiz jolastu eban finalaurrekoa Txekiar Errepublikaren aurka.

2019ko urriaren 4an deitu zuten lehen aldiz 21 urtez azpikoarekin.

Urte bat geroago selekzio nazionalarekin jolasteko deitu zuten, urriaren 7an beraren lehen partida izan zen selekzio nazionalarekin Galesen aurka lagunarteko partida jolastu zuen. Ingalaterrak 3-0 irabazi zuen.

Estadistikak aldatu

Taldea Dib. Denboraldia Liga Kopa

nazionalak

Nazioarteko

kopak

Guztira
Part. Golak Part. Gol. Part. Gol. Part. Gol.
Wigan Athletic F. C. Inglaterra 2.ª 2018-19 45 3 1 0 46 3
Guztira takdean 45 3 1 0 0 0 46 3
Chelsea F. C. Inglaterra 1.ª 2019-20 24 0 7 1 6 1 37 2
2020-21 32 1 5 0 10 0 47 1
2021-22 26 5 7 0 6 1 39 6
2022-23 7 1 0 0 4 1 11 2
Kluba guztira 89 7 19 1 26 3 134 11
Ibilbidea guztira 134 10 20 1 26 3 180 14

Erreferentziak aldatu

  1. «Reece James» 11v11.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Ingelesez) mkettle. (2019-10-17). «Alumni: Reece James Makes Chelsea Debut» Isleworth & Syon School (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Ingelesez) Rudd, Alyson. Brother and sister who are giving dad a very difficult decision to make. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. (Ingelesez) «Good week for James siblings in front of goal» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. (Ingelesez) «Lauren James joins Chelsea Women» www.chelseafc.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. (Ingelesez) Woozencroft, Hugh. Our multicultural team are paving way for a brighter future. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  7. (Ingelesez) «How Reece and Lauren James became Chelsea stars» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. (Ingelesez) «Chelsea full-back James in Wigan loan» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. (Ingelesez) «Jacobs double helps Latics beat Owls» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. (Ingelesez) «Leeds go top with victory at Wigan» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. (Ingelesez) «Adams, Pukki and Sharp on EFL shortlist» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  12. FC, Wigan Athletic. «REECE JAMES SCOOPS TRIO OF AWARDS AT WIGAN ATHLETIC END OF SEASON PARTY IN THE PARK» Wigan Athletic FC (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  13. (Ingelesez) «Chelsea fight back to draw thriller» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  14. (Ingelesez) «Reece James agrees new long-term Chelsea deal» www.chelseafc.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  15. (Ingelesez) «Lampard wants Chelsea title involvement» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  16. (Ingelesez) «Chelsea vs Leeds - the stats» www.chelseafc.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  17. (Ingelesez) «Chelsea 'disgusted' by James abuse» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  18. (Ingelesez) «Statement on racist abuse» www.chelseafc.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  19. (Ingelesez) «Reece James Deletes His Instagram Account Due To Stream Of Hateful Abuse» SPORTbible (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  20. (Ingelesez) UEFA.com. (2021-05-29). «Man. City 0-1 Chelsea: Havertz gives Blues second Champions League triumph» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  21. (Ingelesez) «James signs new six-year contract at Chelsea» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  22. (Ingelesez) «James to see a specialist over knee injury» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).