Rebeca Linares, benetako izenez Verónica Linares (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko ekainaren 13a - ) euskal herritar aktore porno ohia da.

Rebeca Linares

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVerónica Linares Bazán
JaiotzaDonostia1983ko ekainaren 13a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktore pornoa, modelo erotikoa eta zinema aktorea
Pisua51 kilogramo
Altuera160 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1953416 Twitter: XRebecalinares Instagram: xrebecalinares Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Donostian jaioa, Bartzelonara joan zen eta hantxe hasi zen zinema pornoaren munduan, orduko bere mutil-lagunari esker[1][2] (Nacho Vidal espainiar pornostarraren lagun mina zen.)[3] Rebeca ezizena hautatu zuen, "laburra eta gogorra zelako".[2] 2005ean, Milkyway Channel espainiar ekoiztetxean hasi arren, lan eskasa eta diru gutxi zela eta, Alemanian eta Frantzian hasi zen lanean. 2006an Los Angelesera (Kalifornia) joan zen Nacho Vidalekin batera.[3][4]

Estatu Batuetan lan egin eta ospetsu bilakatu zen eta industrian, aldizkarietan eta bideoen azaletan agertu zen.[4] Harrezkero, Primera Línea, Bang Bros, Private Sex eta Cumlouder bezalako enpresetarako lan egin du.

2008ko uztailean, lehendabizikoz zinema konbentzionalean aritu zen, Homo Erectus Ron Jeremy eta Jacklyn Lick bezalako izar pornoekin batera. Urte hartan Maxim aldizkarian ere agertu zen[5] eta, Ron Jeremy, Max Hardcore, Alexis Silver, Gia Paloma, Kinzie Kenner, Tricia Devereaux eta beste aktore pornoekin batera, Necro newyorktar rap abeslariaren Who's ya daddy bideoa egin zuen.[6]

2009an, Penthouse pet bilakatu zen eta, hilabete batzuk geroago, Canal+ek Vente a Las Vegas, nena izeneko dokumentala grabatu zuen, bere bizitza eta estatubatuar ibilbideari buruzko: Las Vegasen filmatua da eta haren eguneroko bizitza eta lan-arazoak azaltzen ditu.

2010eko urtarrilean, Toni Ribas espainiar aktorearekin batera, AVN sari bat (porno industrian, Oscar Sarien baliokidea da) lortu zuen, Tori Black is Pretty Filthy filmean egin zuen hirukotearengatik.[7]

2010eko ekainean, itxura aldatzea eta bular-inplante jartzea erabaki eta B neurritik D neurrira aldatu zuen.[8]

Bere azken filma 2016an argitaratu zuen.

Sariak aldatu

Filmografia hautatua aldatu

Urtea Filma
2006 Ass Cleavage 8
Black Cock Addiction 2
Angels of Debauchery 6
2007 Ashlynn and Friends 1
This Butt's 4 U 3
Anal Cream Pie Assault
2008 Women Seeking Women 40
Homo Erectus
Rebeca Linares Raw
Anally Yours Love Rebeca Linares
Apprentass 8
2009 Anal Asspirations 9
Swimsuit Calendar Girls 3: Latin Edition
Cheating Hollywood Wives
2010 The Devil in Miss Jones: The Resurrection
Diesel Dongs 11
Big wet tits 9

Bitxikeriak aldatu

Ze Esatek euskal taldeak abesti bat eskaini dio, Urrezko Danborra saria Donostiarekin zer ikusirik ez duen edonori ematen zaiola kritikatzearren; Rebeca Linaresek saria jasotzeko merezimendu gehiago dituela dio abestiak.[11][12]

Erreferentziak aldatu

  1. Black, Drew. (2007-08-14). Rebeca Linares Audio Interview. in: Blog.adultdvdtalk.com..
  2. a b Kobiata. (PDF) Spain's Hottest Talent: Rebeca Linares. It's About Adult!.
  3. a b Warren, Peter. (2007-08-20). Catching Up With Rebeca Linares. in: Adult Video News..
  4. a b Bang Bros. Rebeca Linares. .
  5. Hunter, Todd. (2008-07-08). Rebeca Linares Gets Mainstream Movie Part. xFanz.com.
  6. Necro - Who's Your Daddy [uncut Vid. ] undergroundhiphop.com.
  7. Telecinco. Rebeca Linares y Toni Ribas triunfan en los "Oscar del porno". .
  8. www.iafd.com. Biografia. .
  9. Adams, Eddie. (2007-10-14). Evil Angel Wins Eight Awards at Barcelona’s NINFA Awards. in: Adult Video News..
  10. 2010 AVN Award Winners Announced. AVN.com 2010-1-10.
  11. Ze Esatek taldearen Rebeca Linares urrezko danborra abestia entzungai YouTube webgunean.
  12. EITB.com. (2011-12-12). Rebeca Linares aktore pornoa, 2012ko Urrezko Danborra?. .

Kanpo estekak aldatu