Real Sociedad (emakumezkoen futbol taldea)
Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako emakumezko futbol taldea da. 2004an sortua, egun Lehen mailan dabil. 2019 urtean Erreginaren Kopa irabazi zuen eta 2020an Espainiako Superkopako finala jokatu zuen. 2022an bigarren izan zen eta Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu zen. Horrez gain, hiru urtez, Euskal Herria Kopa irabazi du.
Ezizena(k) | Txuri-urdinak, Erreala | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 2004 (20 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Zubietako kirol-instalakuntzak inaugurazioa: 1913 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Jokin Aperribay | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Natalia Arroyo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Lehen maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.realsociedad.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia aldatu
Errealaren emakumezkoen taldea 2004an sortu zen. Euskal Ligan jokatzen hasi zen eta bi urtetan Lehen mailara igotzea lortu zuen.
Hasierako urteetan emaitza apala izan zituen, gehienez ere sailkapenaren erdialdean kokatu zen. 2017an Gonzalo Arconada entrenatzailea fitxatu zuen taldeaari bultzada eman nahian eta jauzi kualitatiboa 2019ko Erreginaren Kopa txapelketan egin zuen, pronostikoak hautsiz finalean Atletico Madril 2-1 garaitu eta aurreneko titulu handia eskuratu zuenean. Nahikari García aurrelari urnietarra zen taldeko izarra.
2020an Natalia Arroyo entrenatzaileak hartu zuen taldearen arduna. 2020-21 amaieran hainbat jokalari garrantzitsuk taldea utzi zuten eta maila jeitsiko zela pentsatu bazen ere, inoizko denboraldi onena izan zuten donostiarrek 2021-22koa. 2. postuan sailkatu ziren eta Txapeldunen Liga jokatuko dute. Aurreko faseko aurkaria Bayern Munich izan zuten eta alemaniarrak nagusitu ziren 0-1 anoetan eta 3-1 Munichen. Urte berean bigarren aldiz jokatu zuten Superkopako finala eta 3-0 nagusitu zitzaien Bartzelona taldea.
Urtez urte aldatu
|
- ¹ 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz Liga 21. jardunaldian bertan behera gelditu zen.
2019ko Erreginaren Kopa aldatu
Ibilbidea aldatu
Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|
Final 1/8 | Valencia CF | 1-2 (luz) | Erreala |
Final 1/4 | Erreala | 4-0 | Rayo Vallecano |
Final 1/2 | Erreala | 3-1 | Sevilla FC |
Finala | Atlético Madril | 1-2 | Erreala |
Finala aldatu
2019ko maiatzaren 11 |
Atletico Madril | 1 – 2 | Real Sociedad | Nuevo Los Cármenes, Granada Ikusleak: 17.550 Epailea: Martínez Madrona |
---|---|---|---|---|
Esther 15' | 18' Kiana Palacios 60' Nahikari Garcia |
2022-2023 Taldea aldatu
|
|
Entrenatzaileen zerrenda aldatu
- 2004-07: Iñigo Domínguez
- 2007-08: Garbiñe Etxeberria
- 2008-10: Javi Garmendia
- 2010-12: José Manuel Etxabe
- 2012-15: Unai Gazpio
- 2015-17: Igor San Miguel
- 2017: Juanjo Arregi
- 2017- 2020: Gonzalo Arconada
- 2020- : Natalia Arroyo [1]
Palmaresa aldatu
- Lehen maila (0):
- Bigarrena 2021-22an.
- Erreginaren Kopa (1): 2019.
- Espainiako Superkopa (0):
- finalista 2020an.
- Euskal Herria Kopa:
- Txapelduna (4): 2012, 2019, 2020, 2022.
- Txapeldunordea (7): 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018.
Sariak aldatu
B taldea aldatu
2018an Errealaren B taldea eratu zen.
Urtea | # | Maila | Postua |
---|---|---|---|
2018-19 | 5 | Gipuzkoako Erregionala | 1.a (igo) |
2019-20 | 4 | Euskal Liga | 1.a |
2020-21 | 3 | Lehen Nazionala | 1.a |
2021-22 | 3 | Lehen Nazionala | 5.a |
2022-23 | 4 | Lehen Nazionala | 1.a (igo) |
2023-24 | 3 | 2. Federazioa |
Erreferentziak aldatu
- ↑ Urain, Jon O.. «Natalia Arroyo izango da Realeko entrenatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
- ↑ Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
- ↑ «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).