Raspberry Pi Pico plaka Raspberry Pi Fundazioak RP2040 mikrokontrolagailurako sortutako garapen plaka da, Arduino -ren "Nano" formako plaken antzeko itxurarekin. Honen helburua sistema elektrikoak kontrolatzea, aginduak zirkuituari emanez edota jasoz. Horretarako erabiltzaileak kodea idatzi eta plakara bidali dezake, geroago exekutatu ahal izateko. Kode hau C/C++, MicroPython, Arduino edo CircuitPython lengoaiatan idatzi ohi da, baina bestelakoak ere daude erabilgarri komunitateak sortutako softwareari esker. Irakaskuntza eta hobby mailan, Python-en oinarritako lengoaiak dira ofizialki gomendatzen direnak.

Raspberry Pi Pico
single-board microcontroller (en) Itzuli
Historia
Sorrera2021eko urtarrilaren 21a
Ezaugarriak
CPURP2040 (en) Itzuli

2021 urtean lehen aldiz merkaturatu zen bere forma arruntan, eta 2022n beste hiru bertsio gehitu dira familian, W, H eta WH atzizkiekin izendatu zirenak.

Plaka familia osoa "breadboard" motatako prototipo plaketan muntatzeko diseinatuta dago, bi pin lerro dituzte hori errazteko, baina gehigarriak erosi daitezke haren konexioen kokapena aldatzeko.

Hardwarea aldatu

RP2040 mikrokontrolagailuan eta haren inguruan funtzionatuko diren sistemak garatzeko plaka denez, noski, RP2040 mikrokontrolagailua izango du bere zentruan. Honek, 2 nukleoko ARM prozesagailua du, 133MHz-eko maiztasun maximoarekin funtzionatu dezakeena. Horrekin batera, 264kB RAM memoria eta 2MB-eko flash memoria ditu bere baitan.

Kanpo gailuak kontrolatzeko, 40 GPIO pin ditu. Hauek 3,3V tentsio mailan funtzionatzen dute, eta bakoitzak 16mA emateko gaitasuna du, betiere pin guztien korronte batura 50mA baino handiagoa ez bada. 3,3V hornidura pin-ak korronte handiagoa baimenduko du: 300mA[1].

Modeloen arteko desberdintasunak aldatu

Bertsio Atzizkia Urtea Mikrokontrolagailua Berezitasunak Prezioa
N/A 2021 RP2040 N/A ~5€
W 2022 IEEE 802.11n Wi-Fi

komunikazioa ahalbidetzen duen hardwarea

~6€
H Serial Wire Debug konektore aurretiaz muntatuta. ~5€
WH IEEE 802.11n Wi-Fi komunikazioa ahalbidetzen duen hardwarea eta Serial Wire Debug konektore aurretiaz muntatuta. ~6€

W eta WH bertsioak IoT aplikazioetarako pentsatuta dauden plakak dira, Micropython lengoaiari esker era gutxi gora behera sinplean lor daitekeelako honelako plaka batek bestelako gailuekin komunikatzea Wi-Fi bidez. H duten bertsioek, prozesu konplexuak debugeatzeko lagungarria izan daitekeen SWD (Serial Wire Debug) Pin-ak aurretiaz muntatutako konektore batera lotuta ditu, bertsio arruntek 3 soldatzeko zulo soilik dituztelarik.

Softwarea aldatu

Raspberry Pi-k sortutako beste produktu asko ez bezala, plaka hau ez da ordenagailu bat, beraz, ezin du sistema eragile tradizionalik erabili. Plaka honen erabilera kasua askoz sinpleagoa da beraz.

Plaka honek exekutatuko duen kode guztia erabiltzaileak berak lortu edo idatzi behar izango du, ordenagailu baten bidez plakara bidali, eta ondoren exekutatu egingo da.

Kodea C/C++, MicroPython, Arduino edo CircuitPython lengoaiatan idatzi daiteke, lehen biak ofizialki onartzen dituen lengoaiak eta azken biak fundazio/enpresen arteko akordioen bidez konpatible egin diren lengoaiak direlarik. Komunitateak edo beste enpresek ere bestelako lengoaia ugari konpatible egin dituzte Raspberry Pi Pico-arekin, adibidez Lua.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Fundazioa, Raspberry Pi. (2021). Raspberry Pi Pico Datasheet. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu