Ranavalona II.a

politikari madagaskartarra

Ranavalona II.a (Rovan' Ambatomanoina, Madagaskar, 1829Antananarivo, Madagaskar, 1883ko uztailaren 13a) Madagaskarko erregina izan zen 1868-1883 urte bitartean, Radama II.aren bigarren emaztea, Rasoherinaren ondorengoa. Lehen ministro Rainilaiarivonyrekin ezkondu zen, eta harekin batera egin zen protestante (1869). Frantziarekin eta Ingalaterrarekin hitzartu zuen eta, merkataritza-askatasunaren truke, Madagaskarren burujabetasuna onartu zuten bi estatu horiek. Gizarte-aldakuntza garrantzitsuak egin zituen (poligamiaren eta edari alkoholdunen debekua, asteko atsedenaldia), zentralizazio-politika bideratu zuen, hezkuntza-sistema antolatu, eta armada osatu zuen. 1881. urtean aldarrikatutako legeak atzerritarrak lurren jabe izan zitezen oztopatzen zuenez, Frantziak blokeoa ezarri zion uharteari, eta erregina hil baino egun batzuk lehenago (1883), Majungako eta Tamataveko hiriak inbaditu zituzten frantsesek.

Ranavalona II.a

King of Imerina (en) Itzuli

1868ko apirilaren 2a - 1883ko uztailaren 13a
Rasoherina I of Madagascar (en) Itzuli - Ranavalona III.a
Bizitza
JaiotzaAmbatomanoina (en) Itzuli, 1829
HerrialdeaMerina Kingdom
HeriotzaAntananarivo1883ko uztailaren 13a (53/54 urte)
Hobiratze lekuaRova of Antananarivo (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Radama II (en) Itzuli  1863)
Rainilaiarivony (en) Itzuli  (1869ko otsailaren 21a -
Hezkuntza
HizkuntzakMalgaxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 15094859 Edit the value on Wikidata

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu