Rakel Arenaza Acedo

abeslari espainiarra
Rakel Arenaza» orritik birbideratua)

Rakel Arenaza Acedo (Donostia, 1991) abeslari eta musikari donostiarra da. Koban taldean ibili ondoren, Raitx proiektua abiatu du bakarlari gisa. 2020ko apirilean, Abereek erantzungo balute diskoa eman zuen argitara.[1]

Rakel Arenaza Acedo
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria

Musika-ibilbidea aldatu

Akordeoia jotzen hasi zen Rakel.[2] 2015. urtean, Koban taldean hasi zen. 2017an, bakarkako ibilbideari ekin zion, gitarra eta poemaz betetako koaderno batekin. Lehen kontzertua Bakarrik Hobeto Fest-en eman zuen, Donostian, 2017ko otsailean[3], eta beste zenbait kontzertu ere eman zituen Donostian, Musikagela proiektuaren laguntzarekin.[2]

2019. urtean bere bakarkako proiektua osatu zuen, Esti Berazarekin (Koban) eta Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos). Eta 2020ko apirilean lehen diskoa kaleratu dute: Abereek erantzungo balute. "Pop elektroniko intimista"ko[4] sei abestik osatzen dute estreinako lana.

Diskografia aldatu

  • Abereek erantzungo balute (2020, Balio Dute)[5]

Sariak aldatu

2020ko Gaztea maketa lehiaketa (29. edizioa) irabazi du Raitx proiektuak.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Raitx donostiarraren lehen diskoa entzungai dago Badoken» Irutxuloko Hitza 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
  2. a b «Raitx» Kutxa Kultur (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  3. «Bakarrik Hobeto Fest» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Raitx – BALIO DUTE. (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  5. «Abereek erantzungo balute» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  6. «Maketa Lehiaketa 2020 | EiTB Maketa Lehiaketa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).

Kanpo estekak aldatu