Rafer Lewis Johnson (Hillsboro, Texas, 1935ko abuztuaren 18a - Sherman Oaks, Los Angeles, Kalifornia, 2020ko abenduaren 2a) dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta izan zen.

Rafer Johnson

Bizitza
JaiotzaHillsboro (Texas)1934ko abuztuaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSherman Oaks2020ko abenduaren 2a (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kingsburg High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, atleta, saskibaloi jokalaria eta decathlete (en) Itzuli
Pisua91 kilogramo
Altuera190 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaPeace Corps (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0426020 Allocine: 397168 Rottentomatoes: celebrity/rafer_johnson Allmovie: p35923
IAAF: 14346010 Olympic.org: rafer-johnson Find a Grave: 219248877 Edit the value on Wikidata

1955eko Panamerikar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta Mathiasen munduko errekorra hautsi zuen gainera; hala, 7.985 puntu lortu zituen. 1956an, Melbourneko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina min hartu zuen, eta bigarren postuan gelditu zen. Orduko kalteak zirela eta, ezin izan zuen bi urtez lehiaketetan parte hartu. 1960an, Erromako Olinpiar Jokoetan, historiako finalik zirraragarrienetakoa bizi izan zen: Yang Chuan-Kwang taiwandarra eta Vassili Kuznetsov sobietarra izan zituen lehiakide. Chuang hamar probatik zazpitan izan zen garaile, baina, hala ere, Johnsonek irabazi zuen lehia, 8.392 punturekin, eta errekor olinpiko berria ezarri zuen. Hurrengo urtean, lehiaketatik erretiratu zen. Ondoren, kiroletarako jantziak eta tresnak egiten dituen enpresa batean lan egin zuen aholkulari gisa. Horretaz gainera, ongintzazko erakunde batean parte hartu zuen, eta kirol-lehiaketak antolatu zituen ezinduentzat. 1984an, Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan, berak piztu zuen Koliseoko olinpiar sua.

Lortutako sari nagusiak aldatu

Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Zilarra 1956ko Udako Olinpiar Jokoak (Melbourne) Dekatloia
Urrea 1960ko Udako Olinpiar Jokoak (Erroma) Dekatloia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu