Rafaela López Aguado de Rayón

Mexikoko independentziaren aldeko heroina

María Josefa Rafaela López Aguado de Rayón (Michoacán, Nueva España, 1754-1822) Mexikoko Independentziaren heroina, López Rayón bost anaien ama izateagatik. Semeak gerra horretan borrokatu ziren, eta nagusiena nabarmendu egin zen: Ignacio López Rayón generala, Miguel Hidalgoren idazkaria.

Rafaela López Aguado de Rayón

Bizitza
JaiotzaMichoacán, 1754
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko, 1822 (67/68 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakMexikoko Independentzia Gerra

Bizitza aldatu

Arbasoak espainiarrak zituen, aspalditik Michoacanen bizi zirenak. Rafaela López Aguado andrea Tlalpujahuan kokaturik zegoen.eta meatzaritza negozioan aritzen zen eta ahaidea zuen Andrés López Rayónekin ezkondu zen.

Bost seme izan zituen: Ignacio, Ramón, José María, Rafael eta Francisco; horietatik lehena izan zen 1810ean independentearen aldeko aldarrikapenekin bat egin zuena, eta gero beste anaiak borrokarekin bat egiteko konbentzituko zituena.

1815eko abenduan, oraindik ere borroka armatuan zihardutela, bere seme gazteena, Francisco, errealistek preso hartu eta Ixtlahuakan (gaur egungo Mexikoko Estatua) hiltzera kondenatua zuten. Rafaela andreari semearen bizitza barkatzea eskaini zitzaion, besteekin bitartekaritza egitearen eta armak uzteko konbentzitzearen truke. Tribulazio horretan, erantzun hau ematen zion Aguirre komandanteari:

«Nahiago dut seme hila, aberriari traizioa egiten diona baino».[1]


Erreferentziak aldatu

  1. Alejandro Rosas. (10 de marzo de 2005). Por un sepulcro de honor: las mujeres en la historia mexicana. Presidencia de la República.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu