Rafael del Riego y Flórez (Tuña, Tineo, Asturias, 1784ko apirilaren 9a - Madril, 1823ko azaroaren 7a) espainiar militar eta politikaria izan zen. Hirurte Liberaleko buru garrantzitsuenetako bat izan zen.

Rafael del Riego


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1822ko otsailaren 20a - 1823ko irailaren 27a
Barrutia: Asturias (en) Itzuli

Aragoiko kapitain jeneral

1821eko urria - 1822ko otsaila
Antonio José Amar y Borbón (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTuña (Asturias) (en) Itzuli1784ko apirilaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1823ko azaroaren 7a (39 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
Ezkontidea(k)Teresa del Riego (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta militarra
Lantokia(k)Madril
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Biografia aldatu

Frantsesen aurka borrokatu zen Espainiako Independentzia Gerran, eta Napoleonen gudarosteak preso eduki zuen 1814 arte. Armadan sartu zen berriro eta konstituzioaren aldeko mugimenduaren buru bihurtu zen 1820ko urtarrilaren 1ean. Andaluzian zehar ibili zen, absolutismoaren aurkako altxamendua sustatuz, eta Fernando VII.ak Cádizko konstituzioa onartu orduko armak utzi zituen. Galiziako jeneral goren izendatu zuten, baina arazo batzuk izan ondoren Aragoira aldatu zuten.

1821ean betikoz kendu zioten kargua, ezker muturreko liberalen alde zegoelako. Diputatu egon zen gorteetan, masoi-talde baten bozeramaile eta 1823an gudarosteko buru jardun zuen berriro Hirurteko Liberala suntsitu nahi zuen San Luisen Ehun Mila Semeen erasoari erantzuteko. Traidore batzuek saldu zuten Sierra Morenako mendietan, eta preso hartu eta Madrila eraman zuten. Epaitu eta urkatu zuten.

Hil ondoren, Espainiako iraultzaile liberalen irudi nagusi bihurtu zen, eta berak 1820an bere gudari talde iraultzaileentzat idatzarazi zuen martxa militarra izan zen errepublikazaleen himno nagusia. Orobat, Espainiako Bigarren Errepublikako (1931-1939) himno ofiziala izan zen Riegoren Himnoa deituriko martxa.


Erreferentziak aldatu

Ikus, ere aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael del Riego