Radio City Music Hall

Radio City Music Hall da New York hirian kokaturiko ikuskizun-areto erraldoi bat, Art Déco estilokoa. Rockefeller Center-en dago, eta Edward Durell Stone arkitektoaren nahiz Donald Deskey barnealde-diseinatzailearen obra da.

Radio City Music Hall
 AEBko Leku Historikoa
Rockefeller Center
Radio City Music Hall. Fatxadaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°45′35″N 73°58′45″W / 40.75972°N 73.97917°W / 40.75972; -73.97917
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1932
Inaugurazioa1932ko abenduaren 27a
JabeaTishman Speyer (en) Itzuli
Izenaren jatorriaRadio Corporation of America
Edukiera5.945
Arkitektura
ArkitektoaEdward Durell Stone (en) Itzuli
EstiloaArt Déco arkitektura
Ondarea
AEBko Leku Historikoa78001880
Kontaktua
Helbidea1260 6th Avenue, New York, NY 10020
Webgune ofiziala

5.933 eserleku dauzka, eta kopuru horrekin, munduko zinema-aretorik handiena izan zen, publikoari ireki zenean, 1932ko abenduaren 27an. 1979z geroztik, areto honetan ez da zinema-emanaldi erregularrik izaten. Gehienbat, kontzertuak eta ikuskizunak eskaintzen dira gaur egun. Bereziki aipagarria da eguberrietan taularatzen den Radio City Christmas Spectacular ikuskizun itzela, zeinean parte hartzen baitute The Rockettes gisa ezaguturiko emakume dantzariek.

Aretoaren barrualdea.

Aretoa eraiki zen garaian, haren barrualdearen dekorazioaren Art Déco estiloak haustura ekarri zuen ordura arte zinema-aretoetan ohikoa zen rokoko estiloaren apaindura astunekin.

Eszenatokiak 20 metroko sakonera eta 44 metroko zabalera ditu, eta sartzen ari den eguzki baten antza dauka.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.