RMS Titanic[1] britaniar bidaiari itsasontzi handia izan zen, 46.000 tonakoa, Amerikarako lehen bidaian izozmendi baten jo eta urperatu zena Ternuako hegoaldean, 1912ko apirilaren 14-15eko gauean. Ezbeharrean 1.500 lagun baino gehiago hil ziren.[2]

RMS Titanic
Fabrikazioa
FabrikatzaileaHarland and Wolff
Jatorrizko herrialdeaIpar Irlanda
Ekoizpen-lekuaBelfast
Kostua7.500.000 $
Historia
Naufragioa1912ko apirilaren 14a - 1912ko apirilaren 15a
Eskaera 1908ko irailaren 17a
Gila jartzea 1909ko martxoaren 31
Uretaratzea 1911ko maiatzaren 31
Zerbitzuaren hasiera 1912ko martxoaren 31
Lehen bidaia1912ko apirilaren 10a - 1912ko apirila
Suntsiketa 1912ko apirilaren 14a
Berraurkikuntza 1985eko irailaren 1a
Erregistro-herrialdeaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
JabeaInternational Mercantile Marine Company (en) Itzuli -
White Star Line (en) Itzuli 1912ko martxoaren 31-1912ko apirilaren 15a
Kokapena
KokapenaOzeano Atlantikoa
Koordenatuak41°43′57″N 49°56′49″W / 41.7325°N 49.94694°W / 41.7325; -49.94694
Ezaugarriak
Dimentsioak53,3 (altuera) × 10,54 (zingoa) × 28,19 (zabalera) × 269,1 (luzera) m
Puntal: 32 (altuera) m
Erruna28,2 m
Zingoa10,54 m
Masa52.310 t
Tona-brutoak46.329
PropulsatzaileaParsons turbine (en) Itzuli (4)
Potentzia46.000 Zp
Abiadura21 kn
Edukiera2.228 Bidaiari
892 Tripulazio
OsagaiakBizkar (nautika)a (9a)
Identifikazioa
Berezko-portuaLiverpool
Dei-kodeaMGY eta HVMP

Ezaugarriak aldatu

XX. mendeko ozeanoarteko bidaietan gailentzeko egindako hiru transatlantikoetako bat zen. Olympic egin zuten lehenago eta Britanic geroago. White Star Line enpresa zen jabea. Belfasteko Harland and Wolff ontzioletan eraiki zuten, orduko teknologia berrienak erabiliz. Ordu arteko ontzirik luxuzkoena eta handiena zen: 52.310 tona, 269 metro luze eta 28 metro zabal. Garaiko prentsak «hondoraezina» zela zioen.[2]

Hondoratzea aldatu

Titanic Southamptongo portutik abiatu zen, 1912ko apirilaren 10ean, AEBetarako bidean. Apirilaren 14ko 23:40 aldera, izozmendi bat jo zuen Ipar Atlantikoko ur izoztuetan, eta bi ordu eta 45 minutu geroago hondoratu. 2.223 lagun zihoazen, baina ontzian zeuden salbamendu txalupetan 1.178 lagunentzako tokia besterik ez zegoen. Gainera, txalupa asko ez ziren bete. Adibidez, ureratu zen lehenbiziko salbamendu txalupan, 65 pertsonarentzako lekua zegoen, baina 28 lagun bakarrik sartu ziren. Inguruan zen RMS Carpathia trasantlantikoak laguntza deia jaso eta, egunsentian bertaraturik, 705 lagun erreskatatzea lortu zuen.[2]

 
Titanic itsasontziaren ibilbidea. Mapan ikus daiteke bidaiaren hasieran zein portutan gelditu zen; "x" batez adierazita dago gutxi gorabeherako hondoratze-puntua. Marratxo-lerroak seinalatzen du New Yorkeraino iristeko egin ezin izan zuen bidea.

Gau hartan, 1.522 lagun hil ziren, nahiz eta 306 gorpu besterik ez ziren berreskuratu. Emakumeek eta haurrek salbamendu txalupetan sartzeko lehentasuna zuten arren, hildakoen artean hainbat haur eta emakume aurkitu ziren, guztiak bigarren eta hirugarren klasetakoak. Modu berean, hainbat gizon atera ziren bizirik; gehienak, lehen klasekoak. 2009ko maiatzaren 3an hil zen bidaiaria, Millvina Dean. Bederatzi aste besterik ez zuen Titanic hondoratu zenean.[2]

Zinema aldatu

Film ugari egin dira Titanicen hondoratzeaz, adibidez:

Erreferentziak aldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. a b c d Arrizurieta, Irene; Martin, Xabier. Ez zen ametsa izan. Berria egunkaria, 2012ko apirilak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-1-6).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu