Régie Autonome des Transports Parisiens (RATP, frantsesezko Paristar Garraioen Operadore Autonomoa) Paris eta aldirietako herri garraioen operadore nagusia da. Horrela, Parisko metroko linea guztiak kudeatzen ditu, eta Île-de-France eskualdeko hiru tranbia linea (T1, T2 eta T3), bus linea ugari eta RER tren sarearen bi lineako (A eta B) tarteak.

RATP
Datuak
Izen ofiziala
Régie Autonome des Transports Parisiens
Izen laburraRATP
Motagarraio enpresa
Jarduera sektoreabidaiarien garraioa eta urban and suburban passenger transport (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Kidetzai-Trans cluster for railways and urban transport (en) Itzuli eta Community of Metros Benchmarking Group (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak55.545 (2012)
Ekoizpena
Erabiltzen du
Agintea
ZuzendariaCatherine Guillouard
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formanational public industrial or commercial establishment without a public accountant (en) Itzuli
JabeaAgence des participations de l'État (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak4.930.000.000 € (2012)
Historia
Sorrera1949ko urtarrilaren 1a
SorlekuaParis
Ordezkatzen duCompagnie du chemin de fer métropolitain de Paris (en) Itzuli
AurrekoakCompagnie du chemin de fer métropolitain de Paris (en) Itzuli eta Société des transports en commun de la région parisienne (en) Itzuli
Jasotako sariak
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: RATPofficiel Twitter: RATPgroup Instagram: ratp LinkedIn: ratp Youtube: UCEMmsix52Pa6f1PgE-QflPw Souncloud: ratp_officiel Edit the value on Wikidata

RATP 1949ko urtarrilaren 1ean sortu zen, Compagnie du chemin de fer métropolitain de Paris eta Société des transports en commun de la région parisienne konpainiak ordezkatzeko, Paris eta inguruetako lur azpiko eta lur azaleko herri garraio guztiak kudeatu ahal izateko, 1944 arte konpainia pribatuak kudeatzen baitzuten.

2000tik, Frantzian eta nazioartean garatzen ari da, garraio kudeaketako merkatuetan. Orain munduko seigarrena da garraio kolektiboaren merkatuan.

Logoa aldatu

RATP logoak Sena adierazten du, Île-de-France eskualdeko meandroekin, gorantz begiratzen duen aurpegi bat irudikatuz.

Sarea aldatu

 
MP 89 bagoia Bastillako geltokian, metroko 1 linea.

Parisko eskualdean kudeatutako garraio sarean honakoak daude :

  • Autobusa: guztira 3.403 km luze (horietatik 569 km Paris barnean)
  • Tranbia: hiru linea, guztira 30,2 km (T1, T2 et T3)
  • Metroa: 16 linea, guztira 214 km (horietatik 169 km Paris barnean) eta 300 geltoki
  • RER: A linea (mendebaldeko A3 eta A5 adarrak izan ezik) eta B linea (Gare du Nord-en iparraldeko tartea izan ezik), guztira 115 km inguru
  • Montmartreko funikularra: guztira 108 metro (38 metroko desnibelarekin)
  • Trans-Val-de-Marne (TVM): 19 kilometroko bus linea

Trafikoa aldatu

Trafikoa, milioika bidaia[1].
Urtea 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
Metroa 1.190,3 1.247,1 1.261,7 1.283,3 1.248,0 1.335,6 1.372,7 1.388,3 1.472,5
RER 384,2 403,8 414,7 410,0 400,4 437,8 444,5 446,6 468,7
Bus eta Tranbia 906,8 946,1 951,9 968,2 960,1 997,7 991,4 1031,6 1095,6
Besteak (STL, Orlyval) 6,1 7,3 4,9 4,9 4,7 7,2 4,7
Guztira 2.487,4 2.604,3 2.633,2 2.666,4 2.613,2 2.778,3 2.813,3 2.865 2.873 3.037

2006an, bidaia kopurua 2.865 milioi izan zen, 2005ean baino % 1,9 gehiago[2].

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu