Röstigraben eta Suitzako alemanez Röschtigraben (literalki Rösti hobia), Suitzako aleman eta frantses hiztunen eremuak elkarbanatzen dituen lerroa deitzeko umorezko izendapena da, Rösti alemaniar hiztunen eremuko usadiozko suitzar plater bat baita. Italiera hiztunen eremua den Ticino kantonamendua gainontzeko Suitzatik banatzen duen lerroa deitzeko Polentagraben izendapena ere badago. Politika eta kultura arloetan serioski ere erabiltzen den izendapena bada, ezberdintasun politiko eta kulturalak ere adierazten baiditu.

Suitzako hizkuntz eremuen mapa: frantses hiztunen eremua (berdea) eta aleman hiztunen eremua (laranja), tartean biak banatuz Röstigraben lerroa edo muga imaginarioa dago.

Lehenbiziko aldiz Lehen Mundu Gerra garaian agertu zen, Suitza neutrala Alemaniar Inperioa eta Frantziar Errepublikaren artean kokatua zegoenean. Dena den, XXI. mendeko komunikabideen hobekuntza eta aurrerapenaren ondorioz lerroa lusotuz eta bere garrantzia galtzen doa.

Lerro honen ibilbidearen zati handi bat Saane ibaiak adierazten du.

Bitxikeria gisa, lerro hau erditik igarotzen den suitzar hiriak badaude, tartean Friburgo, Biel/Bienne eta Sierre, maiz lerroa kale edo erreka batek bakarrik adierazten du, hauen alde banatara hizkuntza bat edo beste nagusi delarik, adibidez, Euskal Herrian Bidasoaren bazter banatan aurrez-aurre dauden Irungo Behobia (gaztelania) eta Urruñako Pausu/Behobia (frantsesa) auzoetan bezala.

Kanpo estekak aldatu