Río Negro (Argentina)

Río Negro[1] Argentinako Río Negroko probintziako, eta Patagonia osoko, ibairik garrantzitsuena da. Patagoniako Andeetatik jaisten diren Limay eta Neuquén ibaien elkargunean sortzen da, Neuquéngo probintziaren ekialdeko muturrean; Río Negroko probintzia zeharkatzen du hego-ekialderako norabidean, eta El Cóndor bainu hiritik hurbil Ozeano Atlantikora isurtzen da. 635 kmko luzera du, 1.125 km Neuquén ibaiaren ibilbidea gehitzen bazaio[2].

Río Negro
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera635 km
Geografia
Map
Koordenatuak41°01′54″S 62°47′00″W / 41.031547°S 62.783461°W / -41.031547; -62.783461
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaRío Negro probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera132.275 km²
Ur-emaria1.014 m³/s
IturburuaLimay ibaia
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa

Hidrometria aldatu

Río Negroren emaria 54 urtez (1927-1980 bitartean) neurtua izan da Primera Angosturako estazioan (Río Negroko probintzia), Ozeamo Atlantikora isuri baino 224 km gorago[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 95.000 km² ditu, arro osoaren % 71,8. Urteko batez besteko emaria 870 m³ segundoko da. Emari handiena azaroan du (1393 m³/s), eta txikiena apirilean (306 m³/s).

Río Negroren batez besteko emariak (/s), Primera Angosturako estazioan neurtuak
Datuak: 1927 eta 1980 artean

Ekonomia aldatu

Ibaia nabigagarria da behealdeko 400 km inguruan. Ura hidroelektrizitatea sortzeko eta labore lurrak zein fruitu sailak (ardotarako mahastiak barne) ureztatzeko erabiltzen da[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Exonimia: Argentina. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).
  2. a b Negro River. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Río Negro Primera Angosturako estazioan. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).

Kanpo estekak aldatu