Rémi Gaillard (Montpellier, Frantzia, 1975eko otsailaren 7a) adarjotzaile frantziarra da. Frantziako komunikabideen arreta gune bihurtu zen, sketch gisako hainbat txantxa egin eta Interneten zabaldu ondoren. 2002an FC Lorienteko jokalaria bailitzan ospatu zuen Frantziako Koparen garaipena, ospakizunetan parte hartu zuen eta Jacques Chiracen zorionak jaso zituen. Gainera, Gaillard beste kirol ekitaldi, telebistako lehiaketa eta manifestaldi askotan sartu iza da, gehienetan segurtasun neurriak erraztasunez gaindituz.

Rémi Gaillard

Bizitza
JaiotzaMontpellier1975eko otsailaren 7a (49 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaMontpellier
Hezkuntza
HeziketaPreston Manor School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, futbolaria, youtuberra, telebista-ekoizlea eta animal rights advocate (en) Itzuli
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

nimportequi.com
IMDB: nm1670041 Allocine: 634653
Facebook: gailardremi Twitter: nqtv Instagram: gaillardremi Youtube: UCmPSwsooZq8an7xOLQQhAdw Musicbrainz: 0e7721f1-68fb-4c41-aa10-1c36ff9581a8 Edit the value on Wikidata

Agerpenak aldatu

  • Gaillardek FC Lorienten jantziarekin, segurtasun neurriak gainditu zituen eta FC Lorientek lortutako Frantziako Koparen ospakizunetan parte hartu zuen Frantziako Estadioan. Gainera, Jacques Chiracen zorionak jaso zituen, telebistari elkarrizketak eskaini zizkion eta autografoak sinatu zituen. L'Equipe kirol-egunkariko hainbat argazkitan atera zen egun batzuk geroago.
  • Gaillard, Frantziako gizonezkoen boleibol selekzioaren jantziarekin (atzekaldean zenbakirik ez izan arren), 2002ko uztailaren 27an Boleiboleko Mundu Ligako partiduaren hasieran, jokalariekin Frantziako ereserkia abestu zuen. Eurosport telebista katean atera zen.
  • Gaillard Montpellier Hérault RC errugbi taldearen jantziarekin zelairatu zen partiduaren hasieran. Partiduaren baloia eskuetan zeramala, zelaiaren erdigunera joan eta epaileari eskua estutu zion. Segurtasun guardia iruzurraz konturatu zenean, Remik entsegu marrararaino korrika egin eta marra gainean errodatu zuen.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rémi Gaillard