Quinn (futbolaria)

futbolari kanadarra

Quinn[1] (jaiotza izena, Rebecca Quinn, 1995eko abuztuaren 11) kanadar futbolari profesionala, eta dominadun olinpikoa da. Kanadako futbol selekzio nazionaleko eta OL Reign taldeko erdilaria da AEBko National Women's Soccer Leaguean. Lehenago, Paris FCen jokatu zuen Frantzian, Vittsjö GIKen Suedian eta Washington Spiriten. Duke Unibertsitatean, futbolean jokatu zuen lehen kanadarra izan zen.

Quinn (futbolaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRebecca Quinn
JaiotzaToronto1995eko abuztuaren 11 (28 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaDuke Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Canada women's national under-17 association football team2012 / 201280
Duke Blue Devils women's soccer2013 / 2017698
Canada women's national under-20 association football team2013 / 2014
Toronto Lady Lynx2013 / 201340
Canada women's national association football team2014 /
Washington Spirit2018 / 2019170
Paris FC2019 / 201930
Seattle Reign FC2019 / 40
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua66 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Twitter: thequinny5 Instagram: thequinny5 FIFA: 326251 Edit the value on Wikidata

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), esku hartu, eta brontzezko domina eskuratu zuen; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Tokio), berriz, urrezko domina eskuratu zuen; bietan futbolean eta Kanada ordezkatuz. Tokion, Suediako taldearen (zilarrezko domina) eta AEBko taldearen (bronzezko domina) aurretik sailkatu zen Kanadako taldea.[2]

Tokion, honako hauek osatzen zuten Mexikoko taldea: Stephanie Labbé, Allysha Chapman, Kadeisha Buchanan, Shelina Zadorsky, Quinn, Deanne Rose, Julia Grosso, Jayde Riviere, Adriana Leon, Ashley Lawrence, Desiree Scott, Christine Sinclair, Évelyne Viens, Vanessa Gilles, Nichelle Prince, Janine Beckie, Jessie Fleming, Kailen Sheridan, Jordyn Huitema, Sophie Schmidt, Gabrielle Carle eta Erin McLeodek.

2021ean, historiako publikoki hala zela esan zuen lehen transgenero ez bitarra izan zen[3] domina olinpiko bat irabazten, urrezkoa, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako futbol txapelketan[4].

Nazioarteko emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro   Brasil   Futbola, emakumezkoa.
2020 Tokio   Japonia   Futbola, emakumezkoa.

Erreferentziak aldatu

  1. «Quinn» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Quinn» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. (Ingelesez) «Quinn Is World's First Out Trans, Nonbinary Olympian» www.advocate.com 2021-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-08-07).
  4. (Ingelesez) Hart, Robert. «Canada’s Quinn Makes History As First Openly Transgender And Nonbinary Athlete To Win Olympic Medal» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-08-07).

Kanpo estekak aldatu