Quiché (departamendua)

Quiché Guatemalako mendebaldeko departamendua da. Iparraldean Mexikorekin du muga, hegoaldean Chimaltenango eta Sololá departamenduekin, ekialdean Alta Verapaz eta Baja Verapazekin, eta mendebaldean Totonicapán eta Huehuetenangorekin. 8.378 km²ko eremua du eta 2012an 985,690 biztanle zituen[1]. Departamenduko hiriburua Santa Cruz del Quiché da, baina ezagunagoa eta garrantzizkoagoa da Chichicastenango hiria, inguru hartako amerindiarren salerosketa- eta erlijio-gune nagusia.

Quiché
 Guatemala
Administrazioa
Estatua GTM
Izen ofizialaDepartamento de Quiché
ISO 3166-2GT-QC
HiriburuaSanta Cruz del Quiché
Geografia
Koordenatuak15°02′N 91°09′W / 15.03°N 91.15°W / 15.03; -91.15
Azalera8,378 km²
MugakideakChiapas, Alta Verapaz, Baja Verapaz, Chimaltenango, Sololá, Totonicapán eta Huehuetenango
Demografia
Biztanleria1.081.964 (2021)
Dentsitatea117,6 bizt/km²
Ordu eremuaUTC−06:00
guatemala.gob.gt…

Ekonomia aldatu

Nekazaritza (kotoia, tabakoa, kafea, zerealak) eta abeltzaintza (behiak, ardiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Udalerriak aldatu

  1. Santa Cruz del Quiché
  2. Canillá
  3. Chajul
  4. Chicamán
  5. Chiché
  6. Chichicastenango
  7. Chinique
  8. Cunén
  9. Ixcán
  10. Joyabaj
  11. Nebaj
  12. Pachalum
  13. Patzité
  14. Sacapulas
  15. San Andrés Sajcabajá
  16. San Antonio Ilotenango
  17. San Bartolomé Jocotenango
  18. San Juan Cotzal
  19. San Pedro Jocopilas
  20. Uspantán
  21. Zacualpa

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu