QoS edo zerbitzuaren kalitatea (ingelesez, Quality of Service) denbora tarte batean datu kopuru baten transmisioa bermatzeko erabiltzen diren mekanismoak dira. Sare batek puntutik-punturako (end2end) QoS mekanismoa eskaintzeko, beharrezkoa da elkarkonexio puntu guztietan QoS mekanismoa edukitzea, horrela aplikazioaren lan egokia lortuko dugu.

Zerbitzuaren kalitateak lehentasun ezberdinak eslei ditzake erabiltzaile ezberdinei, baita datu fluxuei ere. Zerbitzuaren kalitateak eskaintzen duen bermea garrantzitsua da sarearen gaitasuna txikia denean.

Arazoak aldatu

Kalitate zerbitzuaren arazo garrantzitsuenak latentzia, jitter-a, paketeen galera eta oihartzunak dira.

  • Latentzia: bidali dugun pakete batek denbora asko gal dezake helburura iristeko, pakete ilara handiak daudelako adibidez. Kasu batzuetan latentzia handia dagoenean, gure aplikazioak arazoak eduki ditzake.
  • Jitter (fluktuazioa): arazo normala izaten da, paketeen ilarak oso kongestionatuak daudenean
  • Paketeen galera: Batzuetan routerrak arazoak eduki ditzake paketeekin, bufferrak beteta aurkitzen badira.
  • Oihartzuna: latentzia handia denean, oihartzuna nahiko deserosoa izan daiteke eta VoIP-n arazoak egon daitezke oihartzunaren intensitatearen arabera.

VoIP-ren arazoak bi faktore garrantzitsuk eraginak dira:

  1. Interneten paketeak beti ez dute bide berdina egiten eta honek bi arazo larri ekar ditzake: paketeen galera eta jitter-a.
  2. VoIP denbora errealean egindako komunikazio bat da eta honek lehenago aipatutako arazoak ekar ditzake: oihartzuna, latentzia...

QoS erabiltzen duten aplikazio batzuk aldatu

Sare garraio mota batzuentzako zerbitzuaren kalitatea ezinbestekoa da, adibidez:

Zerbitzu mota hauei inelastikoak deitzen zaie, banda zabalera handia eta latentzia maximo bat behar baitute funtzionatzeko.

QoS-ren lehentasun mailak aldatu

Lehentasun maila Garraio-mota
0 Best Effort
1 Background
2 Standard (Spare)
3 Excellent Load

(Business Critical)

4 Controlled Load

(Streaming Multimedia)

5 Ahotsa eta irudia

[100ms-ko latentzia baino gutxiago eta jitter]

6 Layer 3 Network Control Reserved Traffic

[10ms-ko latentzia baino gutxiago eta jitter]

7 Layer 2 Network Control Reserved Traffic

(Latentzia oso txikia eta jitter)

QoS erabiltzen duten protokoloak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu